Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Poluzioaren Prebentzio eta Kontrola

WAI-A

Zertan datza ingurumen-baimen bateratua?


16/2002 Legeak ingurumen-baimen berri bat finkatu du, INGURUMEN-BAIMEN BATERATUA (IBB) hain zuzen ere, ondorengo ezaugarriak dituena:

 

 

 

Bere xedea ingurumena oro har babestea da. Horretarako ingurumen-prebentzioa eta kontrola era bateratu batean erabiliko dira kutsadura ingurune batetik beste batera ez pasatzeko. Helburu horrekin legeak agintzen du instalazio bakoitzari ingurumen-arlo guztietan muga-balioak ezarri behar zaizkiola (atmosfera, ura, zarata, hondakinak, lurzoruak…), baita balio horiek betetzeko planak ere.

 

Izapide administratiboak errazten ditu. Horretarako orain arte arloka ematen ziren baimenak bakar batean biltzen ditu.

 

Ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jardueraren lizentzia emateko prozedura ordezkatzen du, udal-aginpidearen behin betiko ebazpena izan ezik.  

 

Prozedura berri horrek biltzen dituen baimenak  hauexek dira:

  • Hondakinak sortu, kudeatu eta botatzeko baimenak (udal-hondakinak eta hondakin arriskutsuak errausteko baimena barne).

  • Ur-kontinentaleetara isurtzeko baimena (saneamendu sare integralera isurtzeko baimena barne).

  • Lurretik itsasora isurtzeko baimena.

Hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena eta istripu larriak saihesteko neurri prebentiboak  eta kontrol--neurriak txertatu beharko ditu.

Azken eguneratzea: 2006/08/04