Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Poluzioaren Prebentzio eta Kontrola

WAI-A

EPER: Emisio Kutsatzaileen Erregistroa


IPPC Zuzentarauaren arabera, Europako Batzordeak hiru urtean behin emisio eta iturri nagusien inbentarioa argitaratu behar du. Helburu hori dela eta, 2000ko uztailaren 17ko Batzordearen Erabakiaren (pdf formatoko dokumentura joateko esteka, 117 Kb) bidez Europako EPER inbentarioa (European Pollutant Emission Register) sortu zen, Estatuek eman behar dituzten uretarako isurketen eta atmosferarako emisioen datuak jasotzeko. EPER Erregistroa sortu izanak bi helburu izan ditu: alde batetik, Erkidegoaren mailean jaduera kutsatzaileak eta horien emisioak alderatu ahal izatea eta, bestetik, kutsa dezaketen jarduerei buruzko informazioa jendeak eskuratzeko eskubidea bermatzea, datu horiek interneten argitaratuz.

Bestalde, 166/2006 Erregelamenduak ezarri duenarenarabera (pdf formatoko dokumentura joateko esteka, 149 Kb) 2007. urtetik aurrera Poluitzaileen Emisio eta Transferentzia Erregistro berriak (Pollutant Release and Transfer Registers - PRTR) ordezkatuko du gaur egungo EPER Erregistroa. PRTR Erregistroa 2009ko urrian jendeaurrean egongo da eta EPER Erregistroak baino obligazio gehiago ezarriko ditu ondorengo alderdiei dagokienez: instalazio-motak, lurzorurako emisioak, hondakinak eskualdatzea, iturri lausoen emisioak, herritarren parte-hartzea eta informazioa jakinarazteko maiztasuna.

EPER Europa Web orriarekin esteka


E-PRTR (iturri lausoak) Web orriarekin esteka

Europako inbentarioa eguneratu ahal izateko, eta IPPC legearen 8. artikuluaren arabera, Autonomia Erkidegoek emisio eta foko nagusiei buruzko informazio sistematikoa izan behar dute. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan datu horiek eskura daitezke EPER Euskadi Web orrian.

EPER Euskadi Web orriarekin esteka

Autonomia Erkidegoek datuak urtero ere Ingurumen Ministeritzara bidali behar dituzte Estatuko Emisioen Inbentarioan (EPER-España) erregistratzeko. Ondoren, Ministeritzak datuak Europako Batzodeari bidaliko dizkio hiru urterik behin, hasieran; izan ere, 2008. urteaz geroztik datuen jakinarazpena urtero egingo da.

EPER España Web orriarekin esteka

Europako Batzordeak hainbat gida argitaratudituinbentarioakegiten Estatukideei laguntzeko:

EPER egiteko laguntza-dokumentua (,1 Mb)

PRTR Europan inplementatzeko gida (, 1,6 Mb, ingelesez)

Halaber, bai Ministeritzak bai Autonomia Erkidegoak jarduera-arloen araberako emisioak kalkulatzeko gidak argitaratu dituzte.

Azken eguneratzea: 2007/02/16