1. Ingurumen-baimen bateratua izapidetzean publikoaren partehartzea
Bai IPPC zuzentarauak bai IPPC legeak agintzen dute autoritateek jendearen eskura jarri behar dutela ingurumen-baimen bateratuari buruzko espedientea, jendearen iritzia jasotzeko organo eskudunak bere erabakia hartu baino lehen. Horretaz gain, jendearen eskura jarri behar ditu baimenari buruzko ebazpena eta kontrol-lanen emaitzak.
Informazioa eskuratzeko, publikoak parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituen 27/2006 Legeak ( , 418 Kb) IPPC legea aldatu du publikoaren partidetzari dagokionez. Hain zuzen ere, mekanismoak ezartzen ditu bai "publikoak" bai "publiko interesdunak" ingurumen baimen bateratua izapidatzean parte har dezaten (IPPC legearen 5. eranskin berria).
2. EPER Erregistroaren emisioei eta foko kutsatzaileei buruzko informazioa.
Foko eta emisio kutsatzaileei buruzko informazioa eskuratzeko jendeak duen eskubidea bermatzeko, IPPC zuzentarauak Emisioen Erregistro Publikoa (EPER) sortzeko agindu du. EPER Erregistroa 2000. urtean sortu zen.
Enpresek urtero beren emisioei buruzko datuak jakinarazi behar dizkiete Autonomia Erkidegoei foko eta emisio kutsatzaileen EPER Erregistroan sartzeko. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan datu horiek jaso eta argitaratzen dira EPER-Euskadi web orrian.
Halaber, Autonomia Erkidegoek datu horiek bildatzen dituzte Ingurumen Ministeritzara eta horrek Estatuko Emisioen Inbentarioan (EPER-España) sartzen ditu. Ondoren, estatuak Europako Inbentariora igortzen ditu datuak eta Europako Batzordeak hiru urtean behin argitaratu behar ditu (EPER-Europa).
Bestalde, Autonomia Erkidegoek honako informazioa ere izan behar dute:
- Teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko informazio sistematikoa.
- Baimendutako emisioen muga-balioei buruzkoa.
- Balio horiek ezartzeko kontuan hartu den bertako ingurumenaren egoerari buruzko informazioa.
- Eman diren diren ingurumen-baimen bateratuetan ezarritako beste hainbat neurri, hala badagokio.
3. Ikuskartiza- eta kontrol-jardueren emaitzei buruzko informazioa
Ingurumen-baimen bateratua ematen duen organoak ikuskaritza- eta kontrol- jardueren emaitzak jendeak eskuratzeko moduan jarriko ditu, ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidearen gaineko legediak ezarritako kasuetan izan ezik.
|