Teknologia Garbien Euskal Zerrenda
Eusko Jaurlaritzak Teknologia Garbien Euskal Zerrenda ( , 379 Kb) egin du. Zerrenda irekia da eta horretan alor jakin batean erabiltzean ingurumenerako hobekuntza dakarten teknologiak agertzen dira. Zerrendako teknologiak erosiz gero, % 30eko dedukzio fiskala lortzen da.
Teknologia Garbien Zerrendari buruzko informazio gehiago
BREF dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoan Aplikatzeko Gida Teknikoen Multzoa
Administrazioak kontsulta osagarriak egiteko dokumentu gisa egin dira gida hauek. Beraz, dokumentu horien helburua ez da, inola ere, BREF sektoriala ordezkatzea, baizik eta BREF horietan Euskal Autonomia Erkidegoko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruz jasotako datu garrantzitsuenak eskuratzeko erraztasunak ematea. Hala, indarrean dagoen legeriak ezarritako emisio-balioei buruzko informazio gehigarria ematen da, baita IPPC Zuzentarautik eratorritako araudia egin duten beste herrialde batzuetako emisio-mailei buruzko informazioa ere.
1. Azido Sulfurikoaren fabrikazioa
IPPC Sektoreetarako erreferente diren balioak
Tresna informatiko honen (access) helburu bakarra datu bilduma bat egitea da, IPPC sektoreetako kutsatzaileen erreferentzia balioei buruz, bai airera isurtzen diren kutsatzaileei bai uretara isurtzen direnei dagokienez.
Aurkibidera iztuli
|