Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrola
 

Informazioa trukatzea eta Teknika Erabilgarri Onenei buruzko dokumentuak

Europako Batzordearen BREF dokumentuak

IPPC zuzentaruaren 16. artikuluaren arabera, Europako Batzordeak European Integrated Pollution Prevention and Control Bureau (EIPPCB) izeneko erakundea eratu du informazioaren trukea sustatzeko eta teknika erabilgarri onenei buruzko erreferentzia-dokumentuak edo BREFak (BAT References Documents) egiteko lanak koordina ditzan.

BREF dokumentuak lotesleak ez badira ere, bai enpresek bai ingurumen-autoritateek, emisioen muga-balioak finkatu behar dituztenean, erreferentziatzat hartuko dituzte.

Sevillako Institute for Prospective Technological Studies (IPTS) zentroa BREFak egiteaz  eta TWG lantalde teknikoak (Technical Working Groups) zuzentzeaz arduratzen da. Lantalde teknikoetan industriaren, administrazioko eta estatu kideetako GKEetako ordezkariek parte hartzen dute. Hainbat proposamen edo DRAF dokumentuak egiten dituzte behin betiko BREFa gauzatu arte.

BREF dokumentua behin bukatuta, Informazioa trukatzeko Foroak (IEF) txostena egin eta onartzen du. Foro horretan estatu kideen, Europako Batzordearen, industriaren eta GKEren ordezkari ofizialek parte hartzen dute.

Azkenik, onartutako dokumentua Europako Batzordeak onesten du Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialean argiratzen den erabakiaren bitartez.

Eskura dauden BREF dokumentuak 

 

Ingurumen-Ministerioko MTD gidak

Bestalde, IPPC legearen 8. artikuluaren arabera, Ingurumen-Ministerioak Espainiako teknika erabilgarri onenei buruzko gidak (MTDak) egiten ditu, estatuko sektoreen berezitasunak kontuan izanda.

Eskura dauden MTD gidak

 

Eusko Jaurlaritzak finkatutako baliabideak eta gidaliburuak

BREF dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoan Aplikatzeko Gida Teknikoen Multzoa

Administrazioak kontsulta osagarriak egiteko dokumentu gisa egin dira gida hauek. Beraz, dokumentu horien helburua ez da, inola ere, BREF sektoriala ordezkatzea, baizik eta BREF horietan Euskal Autonomia Erkidegoko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruz jasotako datu garrantzitsuenak eskuratzeko erraztasunak ematea. Hala, indarrean dagoen legeriak ezarritako emisio-balioei buruzko informazio gehigarria ematen da, baita IPPC Zuzentarautik eratorritako araudia egin duten beste herrialde batzuetako emisio-mailei buruzko informazioa ere.

1. Azido Sulfurikoaren fabrikazioa

IPPC Sektoreetarako erreferente diren balioak

Tresna informatiko honen (access) helburu bakarra datu bilduma bat egitea da, IPPC sektoreetako kutsatzaileen erreferentzia balioei buruz, bai airera isurtzen diren kutsatzaileei bai uretara isurtzen direnei dagokienez.

 
Azken eguneratzea: 2012/03/14