Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-adierazleak
 

WAI-A

ADIERAZLEA: AG-07 UR HORNIDURAKO ETA SANEAMENDUKO ZERBITZUAK JASOTZEN DITUEN BIZTANLERIA


 

Embalse de Ullibarri


 
 

Ie

 

P

 

Eg

 

I

 

E

 

Izen osoa

ur hornidurako eta saneamenduko zerbitzuak jasotzen dituen biztanleria

Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa

Ur edangarriaren hornidura eta hiriko hondakin-uren saneamendua udal-titulartasuneko zerbitzu publikoak dira. Ur edangarriko eta isurketen kontroleko eskaria kudeatzeko erakundeek emandako erantzun nagusiak dira.

Aplikatzeko esparru geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa.

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko ur-hornidurako eta saneamenduko zerbitzuak behar bezala jasotzen dituen biztanleria.

Kalkulatzeko metodologia

Euskal Autonomia Erkidegoko ur-eskariak zehazteko eta kuantifikatzeko azterlanean eta prospektiben azterlanean aurkeztutako metodologian oinarrituta kalkulatzen da hornitu den biztanleria. 2004. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko saneamendu-egoeraren azterketan aurkeztutako metodologia abiapuntu izanik kalkulatzen da saneamendu-zerbitzuak jasotzen dituen biztanleria. 2004. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

Neurri-unitatea

Biztanleak. Biztanleak-baliokideak. Udalerriak. Ehunekoak.

Emaitzak aurkezteko modua

Informazioa Europan ematen den modu berean emateko –eta, hondakin-urak arazteko zuzentarauaren arabera, informazioa erraz ebaluatzeko moduan emateko–, honela aurkeztuko da informazioa:

a. Zerbitzua jasotzen duen biztanleria guztira, balio absolutuetan (biztanleak) eta erlatiboetan (guztizko biztanleriaren ehunekoa), ur-hornidurako zerbitzuaren eta saneamendu-zerbitzuaren arabera (lehen, bigarren eta hirugarren mailakoa).

b. Zerbitzua jasotzen duten udalerriak, balio absolutuetan (kopurua) eta erlatiboetan (ehunekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan aintzat hartutako kategoriako udalerri guztien kopuruari dagokionez), ur-hornidurako zerbitzuaren eta saneamendu-zerbitzuaren arabera (lehen, bigarren eta hirugarren mailakoa), betiere honako udalerri-kategorietarako: >15.000 biztanle, 15000-10.000 biztanle, 10.000-2.000 biztanle, <2000 biztanle.

Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak

Lur gaineko edo lurpeko ur degradatuak araztea edo garbitzea.

Elikaduraren segurtasuna bermatzea.

Gai poluitzaileen isurketak jatorrian bertan murriztea.

Erreferentziazko balioa

Ez da aplikatzekoa

Datuen iturria

Uren Zuzendaritza.

Datuen kalitatea

Handia

Zehaztapen-maiztasuna

Urtekoa.

Zehazten hasi zen urtea

2002

Jarraipenaren arduraduna

Uren Zuzendaritza

Oharrak

 

 

Azken eguneratzea: 2005/12/16