Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-adierazleak
 

WAI-A

ADIERAZLEA: AG02 URAREN KONTSUMOA


 

Ullibarri Urtegia

 

Ie

 

P

 

Eg

 

I

 

E

 

Izen osoa

URAREN KONTSUMOA

Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa

Sistema hidrikoek jasaten duten presio nagusietako bat ur-baliabidearen zuzeneko erabileraren ondoriozkoa da, bai kontsumorako erabileraren ondoriozkoa (hornidura), bai kontsumorako ez den erabileraren ondoriozkoa  (energia elektrikoa sortzea eta akuikultura, batik bat).

Aplikatzeko esparru geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa.

Deskribapena

Uraren kontsumoa (geza, gazikara eta gazia).

Kalkulatzeko metodologia

Kontsumoak eskariaren analisian oinarrituta kalkulatzen dira. Ur kontinentaletarako, Euskal Autonomia Erkidegoko ur-eskariak zehazteko eta kuantifikatzeko azterlanean eta prospektiben azterlanean aurkeztutako metodologia. 2004. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

Neurri-unitatea

Urteko hektometro kubikoak. Bolumeneko ehunekoa, guztizkoari dagokionez. Zuzkidura, eguneko L/biztanle.

Emaitzak aurkezteko modua

Uraren urteko guztizko eskaria eta eguneko zuzkidura, honela banakatuta: irteerako eskaria (etxekoa, merkataritzakoa, industriakoa, udal-zerbitzuetakoa, ureztatze pribatukoa, hiri-abeltzaintzakoa); iturburuko eskaria (irteerako eskaria gehi kontrolik gabeko zuzkidurak, hala nola sareko ihesak, iruzurrezko hartuneak eta kontagailuek azpitik kontatzea); nork bere hartuneak. 

Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak

 

Baliabide naturalen aurrezpena sustatzea

Baliabide naturalen erabileran eraginkortasuna hobetzea.

Erreferentziazko balioa

Ez da aplikatzekoa.

Datuen iturria

Uren Zuzendaritza.

Datuen kalitatea

Handia.

Zehaztapen-maiztasuna

Urtekoa.

Zehazten hasi zen urtea

2002, ur kontinentalaren eskarirako. Adierazleari oraindik ez zaio gaineratu ur gaziaren eta gazikararen eskaria.

Jarraipenaren arduraduna

Uren Zuzendaritza.

Oharrak

Ur kontinentalaren eskaria 13. goiburuko adierazlean oinarrituta adierazten da.

 

Azken eguneratzea: 2005/12/15