ADIERAZLEA: AG-05 EKOERAGINKORTASUNA URAREN ERABILERAN ETA HONDAKIN-URAREN PRODUKZIOA
Ie
P
Eg
I
E
Izen osoa
Ekoeraginkortasuna uraren erabileran eta hondakin-uren produkzioa
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Uraren erabileraren intentsitateak lotu egiten ditu kontsumo energetikoa eta lurraldearen barne-produktu gordina. Kontsumitutako ura abiapuntu izanik, lor dezakegun etekin ekonomikoa argitu daiteke. Eraginkortasuna kalkulatzeko moduaren alderantzizko moduan kalkulatzen da intentsitatea, funtsean informazio bera ematen duen arren. Kontzeptu berak aplika dakizkieke sortzen diren isurketei.
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Deskribapena
Ekoeraginkortasuna eta intentsitatea uraren erabileran eta hondakin uraren produkzioan.
Kalkulatzeko metodologia
Uraren kontsumoaren eta barne-produktu gordinaren arteko zuzeneko erlazioa eta alderantzizkoa, prezio konstanteetan neurtuta
Hondakin-uraren produkzioaren eta barne-produktu gordinaren arteko zuzeneko erlazioa eta alderantzizkoa, prezio konstanteetan neurtuta.
Neurri-unitatea
m³/euro; euro/m³
Emaitzak aurkezteko modua
a. Hartutako, kontsumitutako eta isuritako uraren bolumena, barne-produktu gordineko 1.000 euroko (intentsitatea).
b. Hartutako, kontsumitutako eta isuritako ur m³ bakoitzeko euskal ekonomiak sortzen dituen euroak (ekoeraginkortasuna).
Magnitude horiek guztizko datu gisa emango dira, betiere datuen eskuragarritasunaren arabera. Sektoreen arabera banakatuko dira..
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak