Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-adierazleak
 

WAI-A

ADIERAZLEA: BIO-02: HABITATEN KONEKTAGARRITASUN INDIZEA


 


 

Ie

 

P

 

Eg

 

I

 

E

 

Izen osoa

Paisaia-unitateen, ekosistemen edo habitaten konektagarritasunaren bilakaera.

Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa

Garraio-azpiegitura linealen eraikuntzak paisaian zatiketa eta iragazkortasuna eragiten du. Euskal Autonomia Erkidegoan oraindik ere garraio-azpiegitura linealak garatzen ari direla kontuan izanik, basoen arteko konektagarritasunak bilakaera erregresiboa izatea espero daiteke (hau da, C gehitzea). Aintzat hartutako abiapuntutik (1987-1992) gaur egunera arte, eta etorkizun hurbilera begira, joera hori antzematen da. Haatik, 1985. eta 1996. urteen artean baso-azalera gehitu dela hauteman da, eta joera horri eusten zaion heinean, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko landaredi-estalduraren dinamika horrek jarraitzen duen neurrian, konpentsatu ahal izango da garraio-bideek lurraldean eragindako iragazkortasuna, zati batean bederen.

Aplikatzeko esparru geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa.

Deskribapena

Konektagarritasun-indizea lurraldearen funtzionalitatean oinarritzen da. Izatez, organismoek lurzoruaren erabileretan zehar mugitzeko duten ahalmena (eta erabilera horiek mugimendu horren aurka jartzen duten erresistentzia) hartzen da aintzat funtzionalitate horretan. Horrenbestez, batzuetan, lurzoruaren erabilerek eragina dute aztergai den habitateko espezie adierazleen sakabanatze-ahalmenean, eta hala gertatzen dela jakiten denean soilik aplikatu ahal izango da adierazle hau.

Kalkulatzeko metodologia

Konektagarritasun-indizea baso-ingurunean eta eskualde mailan soilik aplikatu ahal izango da argi eta garbi. Kalkulua egiteko, 100x100 lauki-sareko “iturri”-mapa hartu da abiapuntu gisa, eta mota guztietako bertako basoak hartu dira aintzat –ur-bazterreko basoak barne–. Estaldura handieneko habitat gisa agertzen diren eremu guztiak edo bigarren estaldura handieneko habitat gisa agertzen direnak irudikatzen dira.

Bestalde, lurzoruaren erabileren erresistentzia-mapa hainbat baliotan oinarrituta sortu da, eta, unitate grafiko gisa, estaldura handieneko landaredi-klasearen erresistentzia-balioa duten orbanak lortu dira. Iturri-mapa bezalaxe, erresistentzia-mapa 100x100 metroko lauki-sareko raster formatuan sortu da.

Hasierako bi mapak sortu ondoren, CostDistance funtzioari esker, baso-orbanen arteko konektagarritasunaren edo iragazkortasunaren balioen mapa lortzen da.

Konektagarritasun-indizea kalkulatzeko, zero ez bestelako balioa duten kostu-distantziaren mapako laukien batez besteko balioa lortu behar da. Zero balioa duten laukiak “iturriei” dagozkie, hau da, basoei. Hortaz, lortzen den indizea honakoa da: bertako basoko orban hondarrak kokatzen diren lurralde-matrizearen erresistentziaren batez besteko balioa, betiere 100x100 metroko lauki-sarerako.

Neurri-unitatea

Balio adimentsionala.

Emaitzak interpretatzeko garaian, indizearen bidez lortzen den zenbakizko balioarekiko alderantziz proportzionala da konektagarritasuna; hortaz, C balioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago galduko da basoen arteko konektagarritasuna. Hala, indizea gehitzen denean, txikiagoa izango da baso-espezieetarako lurraldearen iragazkortasuna; aitzitik, indizea murrizten denean, handiagoa izango da iragazkortasuna.

Lehentxeago adierazi den bezalaxe, aztertutako laukiaren tamainaren araberakoa da indizea. Lauki-tamaina berarekin lortutako balioak soilik alderatu ahal izango dira.

Emaitzak aurkezteko modua

Kartografikoa

Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak

3. helburuan finkatzen denaren arabera: natura eta biodibertsitatea babestu behar dira, horixe da sustatu beharreko balioa.

q       1. helburua: ekosistemak, espezieak eta paisaia babestea eta kontserbatzea.

q       2. helburua: espezieak eta ekosistemak horien ingurune naturalean leheneratzea, baita paisaiak ere.

3. helburua: biodibertsitateari buruzko ikerketak egitea eta arlo horretan sentsibilizatzea.

Erreferentziazko balioa

Baso-ingurunerako konektagarritasun-indizea (1987-1992):

C= 13521,13

Emaitzak interpretatzeko garaian, indizearen bidez lortzen den zenbakizko balioarekiko alderantziz proportzionala da konektagarritasuna; hortaz, C balioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago galduko da basoen arteko konektagarritasuna. Hala, indizea gehitzen denean, txikiagoa izango da baso-espezieetarako lurraldearen iragazkortasuna; aitzitik, indizea murrizten denean, handiagoa izango da iragazkortasuna.

Lehentxeago adierazi den bezalaxe, aztertutako laukiaren tamainaren araberakoa da indizea, lauki-tamaina berarekin lortutako balioak soilik alderatu ahal izango dira.

Konektagarritasun-indizea, teorian, 0tik infinitura bitartekoa izan daiteke, eta ezin da indizea baloratzeko baremo estandarrik finkatu. Azterlanaren hainbat datatan lortutako balioak alderatuta egingo da balorazioa. Gora egiten duen, behera egiten duen edo, hala badagokio, aldaketa adierazgarririk gabe mantentzen den behatuko da.

Datuen iturria

Euskal Autonomia Erkidegoko landarediaren mapa, 1:25.000 eskala (Aseginolaza et al., 1987-1992).

Zatikatze-indizea eta konektagarritasun-indizea, Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitateko eta paisaiako adierazlerako. IKT. Mikel Gurrutxaga. 2003ko iraila..

Datuen kalitatea

Ertaina

Zehaztapen-maiztasuna

Landarediaren maparen eguneratzearen araberakoa. Gaur egun, 10 urtean behin..

Zehazten hasi zen urtea

2003

Jarraipenaren arduraduna

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak urtero aurkezten dituen 22 ingurumen-adierazleen arteko 13 zenbakiko adierazlean barne hartzen da.

 

Azken eguneratzea: 2006/01/16