BABES MAILAREN BATEN MENDE DAGOEN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AZALERAREN EHUNEKOA
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Espazioak babestea funtsezko helburuetako bat da Garapen Iraunkorraren Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Estrategiarentzat. Era berean, testuinguru guztietan oso hedatuta dagoen adierazlea da, lurralde-esparru jakin batean biodibertsitatea kudeatzeko egindako ahaleginaren gida gisa.
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Deskribapena
q
qEspazio Natural Babestuen Sarean barne hartzen den azalera: 57.805 ha
Euskal Autonomia Erkidegoko guztizko azalera: 723.480 ha
Ehunekoa: % 8
qNatura 2000 sarean barne hartzen den azalera: 146.788 ha
Euskal Autonomia Erkidegoko guztizko azalera: 723.480 ha
Ehunekoa: % 20,31
Europar Batasunari aurkeztutako 57 espazio horien hedadurak Euskal Autonomia Erkidegoko guztizko azaleraren % 20 hartzen du. Zerrendan Garrantzi Komunitarioko 51 Leku (GKL), Hegaztiak Babesteko 5 Zona Berezi (HBZB) eta HBZB-GKL gune 1 barne hartzen dira.
Kalkulatzeko metodologia
Biodibertsitate Zuzendaritzarekin eta Foru Aldundiekin kontsultak egitea.
Neurri-unitatea
Zenbakizkoa, kategorien arabera.
Emaitzak aurkezteko modua
Azalera, azalera-ehunekoa, eta espazio kopurua, kategorien arabera.
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
3. helburuan finkatzen denaren arabera: natura eta biodibertsitatea babestu behar dira, horixe da sustatu beharreko balioa.
q1. helburua: ekosistemak, espezieak eta paisaia babestea eta kontserbatzea.
q2. helburua: espezieak eta ekosistemak horien ingurune naturalean leheneratzea, baita paisaiak ere.
q3. helburua: biodibertsitateari buruzko ikerketak egitea eta arlo horretan sentsibilizatzea.
Erreferentziazko balioa
Ez dago babestu beharreko lurraldearen azalera definitzen duen balio finkorik. Habitaten Zuzentarauaren filosofiari jarraituz, lurralde bateko askotariko habitat guztiak babestea lortu beharko da. Gaur egun babestutako ekosistemek Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitate osoa barne hartzen dute, hainbat irudipean.
Azalera hori gehitu badaiteke ere, neurri osagarriak daude, hala nola Kudeaketa eta Babes Planak eta Korridore Ekologikoen Sarea. Horiez gain, biodibertsitatearen babesa askotariko politika sektorialetan barne hartzea ere nabarmen daiteke –arloko politika horiek garatu eta bete egin behar dira eta, etorkizunean, adierazle hau osatu beharko dute–. Izan ere, neurri osagarri horiek guztiak Garapen Iraunkorraren Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Estrategiaren konpromisoak dira.
Datuen iturria
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitate Zuzendaritza.
Datuen kalitatea
Handia.
Zehaztapen-maiztasuna
Urtekoa.
Zehazten hasi zen urtea
2003
Jarraipenaren arduraduna
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Oharrak
Eusko Jaurlaritzak urtero aurkezten dituen 22 ingurumen-adierazleen arteko “Biodibertsitatearen eta paisaiaren indizea” adierazlean barne hartzen da.