Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-adierazleak
 

WAI-A

ADIERAZLEA BIO-05: SARTUTAKO KANPOKO ESPEZIEEN KOPURUA


 


 

Ie

 

P

 

Eg

 

I

 

E

 

Izen osoa

SARTUTAKO KANPOKO ESPEZIEEN KOPURUA ETA BIODIBERTSITATEAREN GAINEAN SORTUTAKO ERAGINAK

Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa

Kanpoko espezieak sartzea eta habitatak suntsitzea dira biodibertsitatearen aurkako mehatxu nagusiak. Sartutako espezieak bertako espezieren batekin lehian jardun daitezke txoko ekologiko beragatik, eta gerta daiteke kanpoko espeziea bertakoari nagusitzea, arerio naturalik ez izateagatik edo bertako espeziearekiko portaera oldarkorra izateagatik. Behin zabalduz gero, fenomeno itzulgaitza da, eta, askotan, erraz hedatzen diren –batez ere itsasoan– nahi gabeko ekintzen emaitza dira.

Aplikatzeko esparru geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa eta Bizkaiko golkoa.

Deskribapena

Gure lurraldean sartu diren animalia- eta landare-espezieak identifikatzea, betiere gure ekosistemetan modu naturalean agertzen ez direnak eta bertako biodibertsitatearentzat arriskutsuak izan daitezkeenak. Espezie bat agertze hutsa ez da, berez, negatiboa, baina mehatxu bihur liteke. Kontuan izan behar da, batzuetan, iraganean, hainbat espezie arrakastaz sartu zirela eta girotu zirela. Kasu horietan, beraz, zaila izan daiteke espezie horiek sartzeak benetan eragindako inpaktua ebaluatzea. Izatez, espezie horiek, batzuetan, giza jardun zuzenaren ondorioz jada desagertu ziren espezieek hainbat txokotan utzitako hutsunea  bete dezakete.

Kalkulatzeko metodologia

Faunaren inbentarioak. Ibaien eta itsasertzaren kasuan, uren kalitatearen sarearen bitartez. Lurreko ekosistemen kasuan, landa-ikerketan lortutako datuen bitartez.

Neurri-unitatea

Hautemandako espezieen kopurua eta horien banaketa..

Emaitzak aurkezteko modua

Espezieen zerrenda eta jarraipen-txostenak.

Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak

3. helburuan finkatzen denaren arabera: natura eta biodibertsitatea babestu behar dira, horixe da sustatu beharreko balioa.

q       1. helburua: ekosistemak, espezieak eta paisaia babestea eta kontserbatzea.

q       2. helburua: espezieak eta ekosistemak horien ingurune naturalean leheneratzea, baita paisaiak ere.

q      3. helburua: biodibertsitateari buruzko ikerketak egitea eta arlo horretan sentsibilizatzea.

Erreferentziazko balioa

Ez dago erreferentziazko baliorik. Bertako espezieen presentzia eta joan-etorriak aztertzen dira.

Datuen iturria

Biodibertsitateko behategiak

Datuen kalitatea

Ertaina/handia.

Zehaztapen-maiztasuna

Urtekoa, uren kalitatearen sarearen kasuan.

Zehazten hasi zen urtea

2001

Jarraipenaren arduraduna

Biodibertsitateko behategiak eta uren kalitatea zaintzeko sarea. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitate Zuzendaritzak informatzen du.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak urtero aurkezten dituen 22 ingurumen-adierazleen arteko “biodibertsitatearen eta paisaiaren indizea” adierazlean barne hartzen da.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2006/01/16