ESPEZIE MEHATXATUEN EUSKAL ZERRENDAN SARTUTAKO TAXONEN KOPURUA ETA HORIEN ARTEAN BABES PLAN DUTENEN EHUNEKOA
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren kategorietakoren batean aintzat hartutako espezieen kopurua adierazle garrantzitsua da, ekosistemen egoeraren eta horien kontserbazioaren adierazle zuzena baita. Gainera, beste adierazle batzuekin lotzen da, hala nola zatikatzearen eta konektagarritasunaren adierazlearekin, eta espezie adierazleen populazioaren adierazlearekin. Ildo horretan, zirkulua ixten du eta sortutako inpaktuen edo eraginen maila adierazten du. Horrez gain, Administrazioak problematika horri emandako erantzunak argitzen ditu
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Deskribapena
Desagertzeko arriskuan dauden espezieen, espezie kalteberen, espezie bakanen edo interes bereziko espezieen artean aintzat hartutako animalia- eta landare-espezieen kopurua, eta babes-planak dituzten espezieak –legez nahitaezkoak dira babes-planak–.
Kalkulatzeko metodologia
Biodibertsitate Zuzendaritzarekin eta Foru Aldundiekin kontsultak egitea, babes-planen garapen-mailari dagokionez.
Neurri-unitatea
Barne hartutako taxonen kopurua.
Emaitzak aurkezteko modua
Taula.
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
3. helburuan finkatzen denaren arabera: natura eta biodibertsitatea babestu behar dira, horixe da sustatu beharreko balioa.
q1. helburua: ekosistemak, espezieak eta paisaia babestea eta kontserbatzea.
q2. helburua: espezieak eta ekosistemak horien ingurune naturalean leheneratzea, baita paisaiak ere.
q3. helburua: biodibertsitateari buruzko ikerketak egitea eta arlo horretan sentsibilizatzea.
Erreferentziazko balioa
Gaur egun, zerrenda horretan faunako 146 taxon daude eta florako 136 taxon. Taxon horietatik, 6 animalia-espeziek dute babes-plana.
Arriskuan
Kaltebera
Bakanan
Interes berezikoak
Taxon ebaluatuak
Kuedeaketa-planak onartuta lurralde historiko batean
Landare baskularrak
7
37
85
28
2.300
Arrain kontinentalak
3
2
1
29
1
Anfibioak
1
2
2
3
17
1
Narrastiak
2
7
22
Hegaztiak
4
11
24
37
231
2
Ugaztunak
4
11
6
9
73
2
Datuen iturria
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitate Zuzendaritza eta Foru Aldundiak.
Datuen kalitatea
Handia.
Zehaztapen-maiztasuna
Urtekoa
Zehazten hasi zen urtea
2004
Jarraipenaren arduraduna
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Oharrak
Eusko Jaurlaritzak urtero aurkezten dituen 22 ingurumen-adierazleen arteko “Biodibertsitatearen eta paisaiaren indizea” adierazlean barne hartzen da