ADIERAZLEA: BIO-03: ESPEZIE ADIERAZLEEN POPULAZIOAK
Ie
P
Eg
I
E
Izen osoa
Fauna eta florako espezieen populazioen bilakaera, Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitateko eta paisaiako adieralerako
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Babesaren, legeriaren, ikerketaren eta jarraipenaren arloko hainbat tresnaren xede da biodibertsitatea, bai nazioarteko esparruan, bai esparru nazionalean, bai eskualdeko esparruan. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur egun, biodibertsitatea kontserbatzeko sasoi bereziki aktiboan gaude. Natura 2000 sareko espazioen proposamena egin da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Europako Erkidegoko habitat interesgarrien kartografia landu da. Horrez gain, Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendako espezieak kudeatzeko planak landu eta onartu dira, eta Garapen Iraunkorraren Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Estrategiaren esparruko helburuak eta konpromisoak finkatu dira.
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Deskribapena
Arrain kontinentalen populazioen bilakaera
qAzpiosagaia: iktiozenosiaren osaeraren bilakaera eta bertako taxonen banaketen bilakaera.
qAzpiosagaia: iktiozenosiaren osaeraren bilakaera eta kanpoko taxonen banaketen bilakaera.
qAzpiosagaia: arriskuan dauden taxonen populazioaren bilakaera.
Basahegaztien populazioen bilakaera
qAzpiosagaia: ornitozenosiaren osaeraren bilakaera eta bertako taxonen banaketaren bilakaera.
qAzpiosagaia: ornitozenosiaren osaeraren bilakaera eta hezeguneetako taxonen banaketaren bilakaera.
qAzpiosagaia: ornitozenosiaren osaeraren bilakaera eta basoguneetako taxonen banaketaren bilakaera.
qAzpiosagaia: ornitozenosiaren osaeraren bilakaera eta ingurune menditarretako eta sastrakadiguneetako taxonen banaketaren bilakaera.
qAzpiosagaia: ornitozenosiaren osaeraren bilakaera eta nekazaritza-sistemetako taxonen banaketaren bilakaera.
qAzpiosagaia: ornitozenosiaren osaeraren bilakaera eta kanpoko taxonen banaketaren bilakaera.
Azpiosagaia: uretako hegazti negutarren ugaritasunaren bilakaera.
Basaflorako taxonen populazioen bilakaera
qAzpiosagaia: kostaldeko hareatzeetan soilik agertzen den flora baskularreko taxonen populazioen bilakaera.
q Azpiosagaia: estuarioetan soilik agertzen den flora baskularreko taxonen populazioen bilakaera.
Kalkulatzeko metodologia
Fauna eta florako espezieen populazioen bilakaerari buruzko indizeak, Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitateko eta paisaiako adierazlerako. IKT. José Maria Fernández. 2003ko iraila.
Neurri-unitatea
Balorazio kualitatiboa eta kuantitatiboa, ehunekoetan
Emaitzak aurkezteko modua
Erreferentziazko aldien artean aztertutako taxonen banaketen batez bestekoaren ehuneko-aldaketa (batez besteko geometrikoa).
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
3. helburuan finkatzen denaren arabera: natura eta biodibertsitatea babestu behar dira, horixe da sustatu beharreko balioa.
q1. helburua: ekosistemak, espezieak eta paisaia babestea eta kontserbatzea.
q2. helburua: espezieak eta ekosistemak horien ingurune naturalean leheneratzea, baita paisaiak ere.
q3. helburua: biodibertsitateari buruzko ikerketak egitea eta arlo horretan sentsibilizatzea.
Erreferentziazko balioa
--
Datuen iturria
Biodibertsitateko behategiak.
Indize sintetikoa kalkulatzeko, arrain kontinentalen espezieen banaketa islatzen duten bi azterlan daudela aprobetxatu da –bi denbora-tartetan egindakoak–: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ornogabeen atlasa (Álvarez et al., 1985) eta Espainiako arrain kontinentalen liburu gorria (Doadrio, 2001). Bi azterlan horiek, teorian, aldera daitezke, “atlas” sistemaren nortasun metodologikoa baitute biek. Nortasun metodologiko hori, bestalde, lurralde-unitate bakoitzean ageri diren espezie guztien inbentarioan oinarritzen da. Gainera, bi hauek bat datoz (100 km²-ko UTM lauki-sareak), eta, beraz, informazioa mota bereko oinarri kartografikoan jasotzen da. Espezieen banaketan gertatutako aldaketak islatzen du espezie horien populazioen joera, eta, hala, adierazlearen osagaia izango da –izatez, aldaketa hori kuantitatiboki neur daiteke–.
Datuen kalitatea
Ertaina/txikia.
Zehaztapen-maiztasuna
Definitu gabea, atlas edo inbentario faunistikoak lantzearen mende dago, baita Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan barne hartzen diren espezieak babesteko eta berreskuratzeko planen esparruan egindako jarraipenen mende ere.
Zehazten hasi zen urtea
2003
Jarraipenaren arduraduna
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Oharrak
Eusko Jaurlaritzak urtero aurkezten dituen 22 ingurumen-adierazleen arteko 13 zenbakiko adierazlean barne hartzen da.