Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-adierazleak
 

WAI-A

ADIERAZLEA: BIO-01: HABITATEN ZATIKATZE INDIZEA


 


 

Ie

 

P

 

Eg

 

I

 

E

 

Izen osoa

PAISAIA UNITATEEN, EKOSISTEMEN EDO HABITATEN ZATIKATZEAREN BILAKAERA

Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa

Lurralde bateko habitaten murrizketa –eta gero eta handiagoa den habitat horien bereizketa– zuzenean lotzen da organismo-populazioen ugaritasunarekin, banaketarekin eta bideragarritasunarekin. Nolanahi ere, zatikatutako inguruneei erabat lotuta dauden organismo-populazioak izan beharko dute. Hortaz, habitatak zatikatzeko prozesuek zuzenean dute eragina habitat-eskakizun zorrotzak dituzten interes kontserbazionista handiko espezieengan.

Aplikatzeko esparru geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa.

Deskribapena

Proposatutako zatikatze-indizea neurri kartografiko bat da, eta aztergai den habitat-orbanen eranste-maila islatzen du.

 

 NATURGUNE ADIERAZLEAK  ZATIKATZE INDIZEA  KONEKTIGARRITASUN INDIZEA
 Kostaldeko areatzak  Aplikagarria  Aplikaezina
 Hezeguneak  Aplikagarria  EAEko eskalan aplikaezina
 Sastrakadiak  Aplikagarria  EAEko eskalan aplikaezina
 Belarkarak  Aplikagarria  EAEko eskalan aplikaezina
 Basoa  Aplikagarria  Aplikagarria
 Labor mediterraneoak  Aplikaezina  Aplikaezina
 Labor atlantikoak  Aplikaezina  Aplikaezina

Kalkulatzeko metodologia

Honako ekuazioa erabiltzen da zatikatze-indizea kalkulatzeko:

F = habitataren guztizko azalera / (orban kopurua  x orbanen sakabanatzea)

            Bertan, orbanen dispertsioa

(Rc)= 2 dc (l/p),

dc = orban batetik (orbanaren zentrotik edo zentroidetik) hurbilen dagoen orbanerainoko batez besteko distantzia.

l = orbanen batez besteko dentsitatea = (orban kopurua/aztergai den eremuaren azalera, ha-tan) x 100 = 100 ha-ko orban kopurua. 

Gaur egun eskura dagoen informazio kartografikoa hartu da oinarri (Euskal Autonomia Erkidegoko landarediaren mapa, 1987-1992). Honako ingurune edo habitat-multzoak hautatu ziren: kostaldeko hareatzak, hezeguneak, txilardiak eta sastrakadiak, basoa eta laborantza mediterraneoak.

Konektagarritasun-indizea kalkulatzeko –basoen ingurunerako soilik aplika daitekeela aintzat hartu da–, raster formatuko bi mapa landu dira:

     * "iturrien" mapa. Konektagarritasuna neurtu nahi den habitaten lurraldeari dagozkio iturri horiek (kasu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko bertako basoei).

    * erresistentzia-mapa. Lurzoruaren erabilera bakoitzerako erresistentzia-balioak finkatzen ditu, 1etik 100era bitarteko eskalan, betiere sakabanatze-ahalmen mugatua duen “ereduzko” baso-espezie baten desplazamenduari dagokionez.

Neurri-unitatea

Indize adimentsionala.

 EKOSISTEMA  ZATIKATZE (2003KO erreferentzia)
 Kostako hareatzetako landar  18,0
 Hezeguneak  21,9
 Txilardiak eta Sastrakadiak   3,88
 Belarkara-formazioak   4,89
 Basoak  5,99

Emaitzak aurkezteko modua

Euskal Autonomia Erkidegoko mapa eta emaitzen taula.

Zatikatze-indizea ezin da ingurune desberdinen artean alderatu, ingurune bakoitzak oso bestelako berezko ezaugarriak baititu, espazioan banatzeko ereduari dagokionez, ingurune horien jatorria edo izaera azaltzen duten faktoreei dagokienez, eta abar. Horrenbestez, indize horren bilakaeraren ebaluazioa ingurune bereko datuen artean soilik egingo da.

Ingurune mota bakoitzerako, bestalde, haren gehikuntzaren edo murrizketaren arabera ebaluatuko da indize horren joera. Proposatutako indizeak paisaiaren zatikatze-mailarekiko alderantziz proportzionala den eskala erabiltzen du. Horrela, indizearen balioa gehitzea zatikatze-mailaren murrizketarekin lotzen da, eta alderantziz. Izan ere, indizearen formulari erreparatuta, ikus daiteke zatikatzearen gehikuntza orbanen guztizko azaleraren murrizketarekin, zatien (orbanen) kopuru handiagoarekin eta horien sakabanatze handiagoarekin lotzen dela.

Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak

3. helburuan finkatzen denaren arabera, natura eta biodibertsitatea babestu behar dira, horixe da sustatu beharreko balioa:

q       1. helburua: ekosistemak, espezieak eta paisaia babestea eta kontserbatzea.

q       2. helburua: espezieak eta ekosistemak horien ingurune naturalean leheneratzea, baita paisaiak ere.

3. helburua: biodibertsitateari buruzko ikerketak egitea, eta arlo horretan sentsibilizatzea.

Erreferentziazko balioa

Ez dago indize horri buruzko datu historikorik, duela gutxi hasi baita kalkulatzen. Haatik, zeharkako datu historiko kualitatiboak daude, hainbat animalia eta landare espezieen banaketaren eta ugaritasunaren bitartez.

Datuen iturria

Euskal Autonomia Erkidegoko landarediaren mapa, 1:25.000 eskala (Aseginolaza et al., 1987-1992).

Zatikatze-indizea eta konektagarritasun-indizea, Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitateko eta paisaiako adierazlerako. IKT. Mikel Gurrutxaga. 2003ko iraila.

Datuen kalitatea

Ertaina

Zehaztapen-maiztasuna

Landarediaren maparen eguneratzearen araberakoa. Gaur egun, 10 urtean behin.

Zehazten hasi zen urtea

2003

Jarraipenaren arduraduna

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak urtero aurkezten dituen 22 ingurumen-adierazleen arteko 13 zenbakiko adierazlean barne hartzen da

 

Azken eguneratzea: 2006/01/16