Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Adierazle horrek espazio naturalen konektagarritasunaren eta zatikatzearen adierazleen informazioa osatuko du, baita espezieen adierazleen informazioa ere. Hala, ingurunearen osagai guztiak barne hartuko dira; osagai biologikoak eta geomorfologikoak ez ezik, alderdi kulturalak eta estetikoak ere hartuko dira aintzat. Paisaia babestu eta kontserbatu beharreko ondaretzat hartu da antolamendu-tresna askotan; gainera, Paisaiako Europako Hitzarmenaren xede da, baita Garapen Iraunkorraren Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Estrategiaren beraren xede ere.
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Deskribapena
P= (inpaktu zehatzeko ha-k + elementu bertikalen kopurua + elementu linealen km-ak)/habitataren azalera
Zatikatzearen eta espezie adierazleen kasuan erabilitako taldekatze-sistemari eta sinboloei jarraituz irudikatuko da adierazlea..
Kalkulatzeko metodologia
Biodibertsitateari eta paisaiari dagozkion ingurumeneko esparru-programaren adierazleak lantzea. Paisaia, SLek landua, Eusko Jaurlaritzako Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitate Zuzendaritzarentzat.
Neurri-unitatea
Babes-irudiren baten mende daude balio/kalitate ertain eta handiko paisaia-unitateen kopurua/azalera (guztizkoarekiko %a).
Emaitzak aurkezteko modua
Zenbakizko koefizientea.
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
3. helburuan finkatzen denaren arabera: natura eta biodibertsitatea babestu behar dira, horixe da sustatu beharreko balioa.
q1. helburua: ekosistemak, espezieak eta paisaia babestea eta kontserbatzea.
q2. helburua: espezieak eta ekosistemak horien ingurune naturalean leheneratzea, baita paisaiak ere.
q 3. helburua: biodibertsitateari buruzko ikerketak egitea eta arlo horretan sentsibilizatzea.
Erreferentziazko balioa
Ez da erreferentziazko baliorik finkatu. 1992ko paisaia-unitateen inbentarioa eta gaur egun osatzen ari den azterlana hartu dira abiapuntu.
Datuen iturria
Europako Erkidegorako interesa duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan agertzen diren espezieen zerrendak. Habitaten Zuzentarauaren II. eta IV. Eranskinetan agertzen diren espezieak izango dira, baita Hegaztien Zuzentarauaren I. Eranskinean eta Bernako Hitzarmenaren I. eta II. Eranskinetan jasotzen direnak ere. Iturria: IKT.
Europako Erkidegorako interesa duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan agertzen diren habitatak, Habitaten Zuzentarauaren I. Eranskinean agertzen direnak. Iturria: IKT.
Europako Erkidegorako interesa duten habitatak, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura 2000 sarearen proposamenean jasotzen direnak. Iturria: Biodibertsitate Zuzendaritza. Dokumentuaren azken bertsioa: 2003ko ekaina. Formatua: CD-ROMa, bertan azalpen-dokumentuak, taulak, datu-baseak eta kartografia biltzen dira.
Europako Erkidegorako interesa duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan agertzen diren habitaten mapa. Iturria: IKT.
Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda, eta horrekin lotzen diren lanak. Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendako espezieen kudeaketa-planak, ekintza-planak eta berreskuratze-planak.
Euskal Autonomia Erkidegoko korridore ekologikoen sarea. Iturria: IKT.
Lurraldearen konektagarritasun ekologikoa eta biodibertsitatearen kontserbazioa: paisaiaren ekologiatik egindako hurbilketa. Iturria: IKT.