Adierazleek azaltzen laguntzen dute zelan aldatzen diren gauzak denbora pasatu ahala edo leku batetik bestera. Ematen duten informazioa laburra eta neurtua da. Gai jakin bati buruz informatzeko komunikabidea da.
Zertarako balio dute adierazleek?
Oinarrizko informazio adierazgarria emanda, datu ugari laburtzeko.
Ezarri diren helburuak kontuan hartuta, egin diren aurrerapenak kudeatzeko eta ebaluatzeko.
Adierazle onaren ezaugarriak
Denbora-epe jakin batzuetan neurtzeko eta aztertzeko modukoak izan behar dute. Adierazleek denboran zehar ematen den garapena islatu behar dute, horrela joera ezkorrak aurreikusteko edo zuzentzeko analizatu ahal izango dira.
Adierazle gutxi erabili behar dira. Horien itxura eta esanahia, berriz, bereganatu behar dute erabiltzaileek, eragile guztiei ulerterrazak gerta dakizkien.
Helburuei lotuta egon behar dute adierazleek. Izan ere, politikak formulatzen eta gauzatzen dituzten eragileen ardurak ezartzea ahalbidetzen duten kudeaketa-tresnak bilakatzen dira adierazleak. EAEko ingurumen helburuak Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen-Estrategia 2002-2020 zehaztu dira.
Adierazleak erabiltzearen abantailak
Txostenak egiteko oinarri sendoa ematen dute.
Ingurumenaren egoeraren ikuspegi argia aurkezteko errazten dute.
Kalitatezko informazioa eta alderagarria lortzeko datu-bilketa era berean egiteko balio dute.
Datu-bilketa oinarrizko gaietara jotzen dute.
Politiken kudeaketa eta ebaluaketa errazten dute, bilakaerak eta joerak neurtzeko balio dute eta.