Oinarrizko adierazleetatik abiatuz, lehentasunez ezarritako ingurumeneko helburuen joera orokorrak ematen dituen adierazle-kopuru txikia hautatzen da. Gainera adierazle horiek ekonomiaren hazkundearen eta ingurumenaren artean dauden loturak modu erantsian erlaziona ditzakete. Goiburuko adierazleekin EAEko ingurumeneko garapenaren ikuspegi azkarra eskaintzen duen eta desorekak adierazten dituen urteko txostena egiten da.
Euskal gizartearen ibileraren erretratu osoa eskaintzen dute, hots, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-alderdietatik begiratuta. Europako egiturako adierazleak kontuan hartuta ezartzen dira.