ADIERAZLEA: RU-02 Soinu emisioaren araberako errepide kilometroen banaketa (ehunekoak)
Errepideetako soinu-emisioen mapa
Ie
P
Eg
I
E
Izen osoa
SOINU EMISIOAREN ARABERAKO ERREPIDE KILOMETROEN BANAKETA (EHUNEKOAK)
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideek inpaktua sortzeko duten ahalmena adierazten du.
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideak.
Deskribapena
Distantzia jakin batera (10 m) sortutako zarata-mailak edo ahalmen akustikoak zehaztutako zarata-foku baten soinu-emisioak definitzen du zer ahalmena duen bere inguruan soinu-inpaktua sortzeko. Zenbat eta emisioa handiagoa izan, orduan eta errazagoa da eragina sortzea.
Kalkulatzeko metodologia
Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-sareak aztertzea.
Neurri-unitatea
Ehuneko-indizeak.
Emaitzak aurkezteko modua
Hiru lerrunen araberako (< 55 dBA, 55-65 dBA eta > 65 dBA) errepide-sarearen kilometro ehunekoa, betiere guztizkoarekiko.
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
Erreferentziazko balioa
Hasierako balioa, gaur egungoa, 2003. urtea.
Datuen iturria
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren ingurumen-zarataren fokuei buruzko kontsultak egiteko, informatzeko eta foku horiek kudeatzeko sistema.