ADIERAZLEA: RU-01 Zarata mapak eta ekintza planak egiteko, legean ezartzen diren mugen gainetik dauden udalerrien, bide ardatzen, trenbide ardatzen eta aireportuen kopurua.
Zaratari buruzko Legearen eta Zuzentarauaren eraginpean dauden udalerrien mapa
Ie
P
Eg
I
E
Izen osoa
ZARATA MAPAK ETA EKINTZA PLANAK EGITEKO, LEGEAN EZARTZEN DIREN MUGEN GAINETIK DAUDEN UDALERRIEN, BIDE ARDATZEN, TRENBIDE ARDATZEN ETA AIREPORTUEN KOPURUA
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Legeriak ingurumen-zarata kudeatzeko egiten duen presioa adierazten du.
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-sareak eta metatzeak.
Deskribapena
Ingurumen-zarata ebaluatzeko eta kudeatzeko 49/2002/EE zuzentarauaren arabera, eta zaratari buruzko 37/2003 Legearen arabera, metatze handien (> 100.000 biztanle) zarata-mapa egin behar da, baita garraio-sareen ingurune biztanduetako zarata-mapa ere, baldin eta honako trafikoko intentsitateak gainditzen badira: errepideen kasuan, 3.000.000 ibilgailu baino gehiago urtean; trenbideen kasuan, 30.000 ibilgailu baino gehiago urtean; eta aireportuen kasuan, 50.000 mugimendu baino gehiago urtean.
Kalkulatzeko metodologia
Zuzentarauan definitutako garraio-sarearen eraginpean dauden udalerrien azterketa.
Neurri-unitatea
Indize adimentsionalak.
Emaitzak aurkezteko modua
Garraio-sareak eta eraginpean dauden udalerriak erlazionatzen dituen taula baten bitartez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko mapa baten bitartez.
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
Euskal Autonomia Erkidegoko zarata-mailen eraginaren aztertze-maila ezagutzea.
Erreferentziazko balioa
Ez da aplikatzekoa.
Datuen iturria
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren ingurumen-zarataren fokuei buruzko kontsultak egiteko, informatzeko eta foku horiek kudeatzeko sistema.
Datuen kalitatea
Oso fidagarritasun handia (puntuazioa: hirutik hiru).