ADIERAZLEA: RU-06 Legearen araberako zarata mapa duten bide-ardatzen eta trenbide-ardatzen kopurua
Legearen araberako zarata-mapa duten ardatzen mapa
Ie
P
Eg
I
E
Izen osoa
LEGEAREN ARABERAKO ZARATA MAPA DUTEN BIDE-ARDATZEN ETA TRENBIDE-ARDATZEN KOPURUA
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Arlo horretako legeria betetzen den adierazten du.
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-sareak.
Deskribapena
Ingurumen-zarata ebaluatzeko eta kudeatzeko 49/2002/EE zuzentarauaren arabera, eta zaratari buruzko 37/2003 Legearen arabera, garraio-sarearen zarata-mapa egin behar da, baita garraio-sareen ingurune biztanduetako zarata-mapa ere, baldin eta honako trafikoko intentsitateak gainditzen badira: errepideen kasuan, 3.000.000 ibilgailu baino gehiago urtean; trenbideen kasuan, 30.000 ibilgailu baino gehiago urtean; eta aireportuen kasuan, 50.000 mugimendu baino gehiago urtean.
Kalkulatzeko metodologia
Zuzentarauan definitzen diren garraio-sareak aztertzea.
Neurri-unitatea
Indize adimentsionalak.
Emaitzak aurkezteko modua
Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-sareen mapa (irudikapen grafikoa eta kolore-sorta definitzeko dago)
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
49/2022/CE Zuzentarauaren eta zaratari buruzko 37/2003 Legearen betetze-maila ezagutzea.
Erreferentziazko balioa
Ez da aplikatzekoa.
Datuen iturria
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren ingurumen-zarataren fokuei buruzko kontsultak egiteko, informatzeko eta foku horiek kudeatzeko sistema.
Datuen kalitatea
Oso fidagarritasun handia (puntuazioa: hirutik hiru).