ADIERAZLEA: RU-05 Osasunaren munduko erakundeak gomendatutako eragin mugen gainetiko eragina jasaten duen biztanleriaren ehunekoa (B8 adierazlea)
Mugen gainetik dauden biztanle-ehunekoak dituzten udalerrien mapa
Ie
P
Eg
I
E
Izen osoa
OSASUNAREN MUNDUKO ERAKUNDEAK GOMENDATUTAKO eragin MUGEN GAINETIKo ERAGINa jasatEN DuEN BIZTANLERIAREN EHUNEKOA (B8 ADIERAZLEA)
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko egoera akustikoa adierazten du, eta Osasunaren Munduko Erakundeak gomendatutako eragin-mugen gainetiko eragina jasaten duen biztanleria definitzen du.
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Deskribapena
Zarata-mapak egin ondoren, eta etxebizitzetan izango duen eragina ikusi ostean, ingurumen-foku bakoitzerako finkatutako mugen gainetik zenbat pertsona dagoen definituko da.
Kalkulatzeko metodologia
Soinu-mailen eraginpean dagoen biztanleriaren azterketa, udalerrien eta lurraldeen arabera.
Neurri-unitatea
Ehuneko-indizeak.
Emaitzak aurkezteko modua
Eraginpean dagoen biztanleriaren ehunekoak islatzen dituzten taulen bitartez, lurraldeen arabera eta zarata-foku bakoitzerako.
Eraginpean dagoen biztanleriaren ehunekoak islatzen dituzten taulen bitartez, udalerrien arabera.
Udalerrietan soinu-mailek duten eraginaren mapak.
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
49/2002 Zuzentaraua eta zaratari buruzko 37/2003 Legea betetzea.
Erreferentziazko balioa
2004. urtea (Euskal Autonomia Erkidegoko zarata-mapan ari da egiten).
Datuen iturria
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren ingurumen-zarataren fokuei buruzko kontsultak egiteko, informatzeko eta foku horiek kudeatzeko sistema.
Datuen kalitatea
Fidagarritasun handia (puntuazioa: hirutik bi).
Zehaztapen-maiztasuna
Urtekoa.
Zehazten hasi zen urtea
2004. urtea (ez dago ordura arteko metodologia horren araberako daturik)