Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Materialen fluxuaren azterketak Produktibitate Materiala izeneko kontzeptua erabiltzen du eraginkortasun materialaren adierazle gisa. Produktibitate Materiala honela kalkulatzen da: barne-produktu gordina per Materialen Guztizko Beharra (guztizko produktibitate materiala) edo barne-produktu gordina per Zuzeneko Material Inputa (zuzeneko produktibitate materiala).
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidego osoa.
Deskribapena
Guztizko Produktibitate Materiala –barne-produktu gordina per Materialen Guztizko Beharra– eta Zuzeneko Produktibitate Materiala –barne-produktu gordina per Zuzeneko Material Inputa–.
Kalkulatzeko metodologia
Materialen Guztizko Beharraren eta Zuzeneko Material Inputaren datuen eta barne-produktu gordinaren datuen arteko zatiketa zuzenarekin kalkulatzen da. Datu horiek Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta EUSTATek emandakoak dira, hurrenez hurren.
Neurri-unitatea
Euro/t eta kg/100 euro, urte jakin bati dagozkionak.
Emaitzak aurkezteko modua
Guztizko eta Zuzeneko Produktibitate Materialaren datu gisa. Datu horri ekonomiaren intentsitate materialaren datua gaineratuko zaio (100 euroko errenta produzitzeko beharrezko materialen kg-ak). Berez, produktibitate materiala kalkulatzeko datu berak erabiliko dira, baina alderantziz egingo da.
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
Materialak erabiltzean eraginkortasuna hobetzea.
Erreferentziazko balioa
Ez da aplikatzekoa.
Datuen iturria
EUSTAT barne-produktu gordinerako. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila Materialen Guztizko Beharrerako eta Zuzeneko Materialen Inputerako.
Datuen kalitatea
Fidagarritasun handia (hirutik hiru puntu).
Zehaztapen-maiztasuna
Urtekoa.
Zehazten hasi zen urtea
1990. urtea
Jarraipenaren arduraduna
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Oharrak
Produktibitate materialaren datua Euskal Autonomia Erkidegoko 15. goiburuko adierazlearen bitartez ematen da aditzera.