ADIERAZLEA: MA-03 MATERIALEN GUZTIZKO BEHARREN ETA MATERIALEN ZUZENEKO KONTSUMOAREN KANPOKO OSAGAIA ETA OSAGAI BERRIZTAEZINA
Ie
P
Eg
I
E
Izen osoa
MATERIALEN GUZTIZKO BEHARREN ETA MATERIALEN ZUZENEKO KONTSUMOAREN KANPOKO OSAGAIA ETA OSAGAI BERRIZTAEZINA
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
Ekonomia eusten duten materialak erauzi, eraldatu, garraiatu erabili eta ezabatu edo balioztatu egin behar dira bizitza baliagarria amaitzen zaienean. Aldi horietako bakoitzean eraginak sortzen dituzte ingurumenaren gainean. Eragin horietako batzuk materialen jatorrizko eskualdeetan gertatzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren materialak erauzten diren eskualdeetan hain zuzen ere. Eraginaren dimentsio hori Materialen Guztizko Beharraren eta Materialen Zuzeneko Kontsumoaren kanpoko osagaiaren bitartez islatu nahi da.
Bestalde, erabilitako eta kontsumitutako materialen zati esanguratsu bat ez da berriztagarria; hortaz, material horiek erabilita, arinago agortuko da material horien erreserba. Eraginaren dimentsio hori Materialen Guztizko Beharraren eta Materialen Zuzeneko Kontsumoaren osagai berriztaezinaren bitartez islatzen da.
Aplikatzeko esparru geografikoa
Euskal Autonomia Erkidego osoa.
Deskribapena
Materialen guztizko beharren (MGB) eta Materialen Zuzeneko Kontsumoaren (MZK) kanpoko osagaia eta osagai berriztezina.
Kalkulatzeko metodologia
Materialen Guztizko Beharraren eta Materialen Zuzeneko Kontsumoaren osagaien analisian oinarrituta, berehala kalkulatzen da (MA-01 adierazlea).
Neurri-unitatea
Guztizko Materialen Guztizko Beharrarekiko eta Materialen Zuzeneko Kontsumoarekiko pisu-ehunekoa.
Emaitzak aurkezteko modua
Materialen Guztizko Beharraren eta Materialen Zuzeneko Kontsumoaren osagai berriztaezinaren kanpoko osagaia eta osagai berriztaezina.
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
Material eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea.
Erreferentziazko balioa
Ez da aplikatzekoa.
Datuen iturria
Materialen Guztizko Beharraren eta Materialen Zuzeneko Kontsumoaren osagaiak.
Datuen kalitatea
Fidagarritasun handia (hirutik hiru puntu).
Zehaztapen-maiztasuna
Urtekoa
Zehazten hasi zen urtea
Atzera eginez gero, 1990. urtera arte kalkula liteke Materialen Guztizko Beharra. Aitzitik, Materialen Zuzeneko Kontsumoa ez da oraindik sistematikoki kalkulatzen.