Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Ingurumen-adierazleak
 

WAI-A

ADIERAZLEA: MA-01 EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO MATERIALEN BEHARRAK, INPUTAK ETA KONTSUMOAK


 

 


 

Ie

 

P

 

Eg

 

I

 

E

 

Nombre completo

euskal autonomia erkidegoko materialen beharrak, inputak eta kontsumoak

Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa

Adierazle honek Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako materialen kantitateen magnitudea islatzen du, baita material horien erabiltzaileen eta kontsumitzaileen profila ere. Honako datuek eskainitako informazioaren bitartez lortzen da hori:

a) Materialen Guztizko Beharraren bilakaeraren datua (MGB)

b) Zuzeneko Material Inputaren bilakaeraren datua (ZMI)

c) Materialen Zuzeneko Kontsumoaren bilakaeraren datua (MZK).

Aplikatzeko esparru geografikoa

Euskal Autonomia Erkidego osoa.

Deskribapena

a) Ekonomia baten Materialen Guztizko Beharra (MGB) makroadierazle bat da. Ekonomia-jardueraren magnitudea neurtzeko neurria da, unitate fisikoetan kalkulatuta. Honako bi terminoen batura gisa kalkulatzen da: Zuzeneko Material Inputa (ZMI), ekonomia baten produkzio-prozesuetan zuzenean esku hartzen duten guztizko baliabide-materialen kantitatea islatzen duena, eta Ezkutuko Fluxuak (EF) edo ZMIak sortzeko mobilizatu beharreko materialen fluxua.

b) Materialen Zuzeneko Kontsumoa (MZK) eremu geografiko jakin batean benetan kontsumitutako materialen fluxuen neurria da.

MZK = ZMId+ZMIe-Esportazioak

Kalkulatzeko metodologia

Europako Ingurumen Agentziak ezarritako metodologia, bai 55. zenbakidun txosten teknikoan  (“Total Material Requirement of the European Union”) eta 56. zenbakidun txosten teknikoan (“Total Material Requirement of the European Union: Technical Part”. BRINGEZU eta SCHÜTZ, 2001 a eta b); hori guztia Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ingurumen Ekonomiako Unitateak Euskal Autonomia Erkidegorako egokitu du.

Neurri-unitatea

t/urte eta t per capita. Era berean, aztertutako magnitudeen osagaien pisuaren ehunekoa.

Emaitzak aurkezteko modua

Datuak t/urte eta t per capita gisa adieraziko dira.

Bestalde, osagaiak xehatuta aurkeztuko dira. Honela:

1. Ahal den heinean, datuak sektoreen arabera xehatuta emango dira aditzera (lehen  sektorea, industria, eraikuntza eta zerbitzuak) eta, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduen indar eragileen profila zehaztuko da. Haatik, emaitzak aurkezteko modu hori ez da orain arte erabili Euskal Autonomia Erkidegoan.

2. Materialen Guztizko Beharraren datuak haien fluxuen arabera xehatuko dira (Zuzeneko Materialen Inputa eta Ezkutuko Fluxuak, etxekoak zein kanpokoak).

3. Materialen Guztizko Beharraren, Zuzeneko Materialen Inputaren eta Materialen Zuzeneko Kontsumoaren datuak materialen arabera xehatuko dira (biomasa, materialak, eta abar).

Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak

Materialak aurreztea sustatzea.

Erreferentziazko balioa

Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiaren konpromisoa. 2006ko Materialen Guztizko Beharra, per capita, 1998. urteko mailetan mantentzea.

Datuen iturria

Metodologian islatutako datu makroekonomikoen hainbat iturri. EUSTAT da iturri nagusia.

Datuen kalitatea

Fidagarritasun handia (hirutik hiru puntu).

Zehaztapen-maiztasuna

Urtekoa

Zehazten hasi zen urtea

1990. urtea Materialen Guztizko Beharrerako eta Zuzeneko Materialen Inputerako. Aitzitik, Materialen Zuzeneko Kontsumoa ez da oraindik sistematikoki kalkulatzen.

Jarraipenaren arduraduna

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Oharrak

Materialen Guztizko Beharraren datua Euskal Autonomia Erkidegoko 15. goiburuko adierazlearen bitartez ematen da aditzera..

 

Azken eguneratzea: 2006/01/24