Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Administrazioak

WAI-A

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailan dagoen ingurumenari buruzko informazioa eskuratzea
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lurralde Antolamendu eta Ingurumena


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendaritza


Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak daukan ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea bermatzea

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak daukan ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea bermatzea


Nori Zuzendua

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, aurrez eskatuta, administrazio publikoek ingurugiroaz duten informazioa eskuratu ahal izango du, eskatzen duenaren nortasuna isilpean geratuko dela bermatuko zaiolarik eta eskatzen duenak interes jakinen bat duela frogatu beharrik izango ez duelarik.


Araudia

2003/4/EB ZUZENTARAUA, EUROPAR PARLAMENTU ETA KONTSEILUARENA, 2003ko urtarrilaren 28koa, herritarrek ingurumenari buruzko informazioa eskura izateari buruzkoa dena eta Kontseiluaren 90/313/EB Zuzentaraua indargabetzen duena. 2003/02/14 DOUE

38/1995 Legea, ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubideari buruzkoa.95/12/13 BOE

3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duena. 98/03/27 EHAA

30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena,urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea aldatzenduena.


Harremanak norekin

INGURUMENARI BURUZKO INFORMAZIO ZERBITZUA

HARI-BERDEA doako telefonoa: 900 411 111

tf.: 945 01 98 01/945 01 98 90

faxa: 945 01 95 40

e-maila: hari-berdea@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendariari zuzendutako idatzia.Informazio eskaera zehatza izan behar da, eskatzen denaondo uler dadin.


Eskabideak Aurkezteko Epea Urte osoan zehar

Eskabideak aurkezteko lekua

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila

Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1 - Lakua II, 2. solairua

01010 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak daukan ingurumenari buruzkoinformazioa emango du eskatzaileak aukeratu duen euskarri materialean, euskarri hori baldin badago. Eskatutako informazioa erabat edo zati batean ukatzen duten administrazio-ebazpenak arrazoituak izango dira, eta, horretarako, gertakarien eta zuzenbidezko oinarrien aipamen laburra egingo da.


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Bestelako Agiriak

Ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea


Oharrak

Ingurumen arloan eskumena daukaten Administrazio Publiko guztiak ere daukaten ingurumenari buruzko informazioa ematera behartuta daude


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

13/05/2004