Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Administrazioak

WAI-A

Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuari buruzko eskumenak


Euskal Herriko Ingurumena Babesteko 3/98 Lege Orokorraren 44. artikuluaren arabera,  plana edo programa onartzen duen administrazioaren ingurumen-organoa izango da ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuari buruzko txostenak egiteko organo eskuduna, hau da:

  • Eusko Jaurlaritzak onesten dituen planei edo programei buruzko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuaren txostenak administrazio horren ingurumen-organoak egingo ditu, hots, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak. 

     
  • Foru Aldundiek onesten dituzten planei edo programei buruzko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuaren txostenak, ordea, administrazio horretako ingurumen-eskumena duen sailak egingo ditu. Hala ere, planak bi lurralde historikoren gainean eragina baldin badu, Eusko Jaurlaritza arduratuko da txostena egiteaz.

 

Azken eguneratzea: 2006/09/12