Euskal Herriko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokoarren IB) Eranskinean ( , 89 Kb) ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazioa bete behar duten proiektuak zerrendatzen dira , 15 epigrafetan sailkaturik.
Aipatutako eranskinean zehazten denaren arabera, hainbat proiektuk ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazioa bakarrik bete behar dute ingurumen-zona sentikorren gainean eragina baldin badute.
Bestalde, nahiz eta proiektu batek baimena lortu, burutu edo burutu jardun, ingurumenean eragin negatibo nabarmen izan dezakeen edozein aldaketa edo hedapen gertatzen bada, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko da. Eragina negatiboa izan daitekeen erabakitzeko kontuan hartuko dira 97/11/CE Zuzentarauaren III. Eranskinean zehaztutako irizpideak. Zuzentarau horrek aldatu du hainbat proiektu publikok zein pribatuk ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko 87/337/CEE Zuzentaraua.
|