Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzea
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ingurumena eta Lurralde Antolamendu
Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza
Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema arautzea, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak ezarritakoari jarraituz. Era berean, erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen inguruan egin beharreko ikerketen edukia eta irismena ere arautzea.
Nori Zuzendua
Egiaztapena lortu nahi duten enpresak
Araudia1/2005 LEGEA, otsailaren 4koa, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa.
199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
Hondakin arriskutsuen zerbitzua
Lurzoru teknikariak 945016987
Egiaztapena lortu nahi duten erakundeek ingurumen-organoan aurkeztu beharko dute eskaera, burutu nahi dituzten jarduerak egiteko beharrezko bitarteko eta esperientzia dutela bermatzen duen dokumentazioarekin batera. Egiaztapen-eskaerari honako dokumentuak erantsi beharko zaizkio zehazki:
a) Erakundea sortzen duen eskritura edo araua.
b) Erakundearen helbidea.
c) UNE-EN ISO/IEC 17020 Arauaren arabera, ikuskaritza-erakunde gisa egiaztatua izatearen ziurtagiria, 3. artikuluko lehen paragrafoko jarduerentzat, betiere dekretu honetako bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa kaltetu gabe.
d) Egiaztatu nahi diren lanetan aritzen diren langileen zerrenda, beren mailak, espezialitateak, curriculumak eta zehaztutako arloen frogagiriak. Aurreko atalean aipaturiko ziurtagiria beharrezkoa den kasuetan, egiaztatu nahi diren lanetan aritzen diren langileak ikuskari direla aitortu behar du ziurtagiri horrek.
e) Erakundeak bere funtzioak burutzeko dituen instalazioen, ekipoen eta elementu materialen zerrenda.
f) Indusketa eta metatze-lanetan oinarrituta ez dauden berreskurapen-neurriak erabili nahi dituzten erakundeen kasuan [3. artikuluko lehen paragrafoko d) idatz-zatia], aplikatu beharreko teknologiari dagokion proiektua, I.D eranskinean araututako edukiarekin.
g) Erakunde eskatzaileak egiaztapenaren objektu izango diren jarduerak gauzatzeko kontratatuko dituen baliabide teknikoen eta giza baliabideen zerrenda.
h) Egiaztapena eskatu den jarduera guztietarako dituen prozedura idatzien kopia, 4. artikuluaren arabera bateraezintasunak saihesteko helburua dutenak barne.
i) Bere jardueretatik eratorritako erantzukizunak biltzen dituen aseguru-polizaren kopia.
j) Espezializatuta dauden beste erakunde batzuekin izenpetutako akordioen egiaztagiriak, betiere beharrezkoa bada.
k) Jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren baimenak, lizentziak, erregistroetako inskripzioak edota bestelako baldintzen egiaztagiriak.
Ez dago
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zabalik. Hala ere, 199/2006 Dekretua indarrean sartzean Dekretuan araututako jarduerak garatzen dituzten erakundeek 2007ko urtarrilaren 9ra arte izango dute ingurumen-organoari egiaztapena eskatzeko epea.
INGURUMEN SAILBURUORDETZA
Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza
Donostia 1
01010 Vitoria-Gasteiz
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDUKO ARABAKO BULEGOA
Portal de Foronda, 9-11
01010 Vitoria-Gasteiz
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDUKO BIZKAIKO BULEGOA
Lehendakari Agirre 9, 6.a
48014 Bilbao
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDUKO GIPUZKOAKO BULEGOA
Infanta Cristina 11
Villa Begoña
20008 Donostia-San Sebastian
Tramiteen deskripzioa
Ingurumen Saiburuordea
Egiaztapen-eskaera aurkezten denetik hiru hilabeteko epea
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
LURZORUAREN KALITATEA BERRESKURATZEKO ETA IKERTZEKO ENTITATEAREN AKREDITAZIO ESKAERA
(doc, 360 kb)
Ez dago
Ez dago
AbisuaEsta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.
09/01/2007