EAEko Ingurumenaren Egoera 2004 txostenak jarraipena ematen dio 1998an eta 2001ean egindakoek hasitako bideari. Europako Ingurumen Agentziak (EIA) eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGE) ingurumenari buruz egindako ikerketetan erabili duten metodologia bera jarraitu da txostena egiteko. Indar Eragileak-Presioa-Egoera-Inpaktua-Erantzuna (IePEgIE) deitzen da metodologia hori. Ingurumen-arazoak, arazo horiek sortzen dituzten kausa zuzenak eta zeharkakoak eta administrazio publikoek, sektore ekonomikoek eta gizarte zibilak emandako erantzuna harremanetan jartzen dira metodologia horren bidez, eta, hala, egoeraren ikuspegi oso bat ematen da.