Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Medio Ambiente
  4.  
  5. Aire y Ruido
 

WAI-A

ATMOSFERAREN HEDADURA ETA OSAGAIAK


Atmosfera Lurra inguratzen duen gasezko bildukina da. Lurrak grabitate-indarrari esker eusten dio bildukin horri, bere bueltan; lurrazaletik gertu lortzen du atmosferak dentsitaterik handiena, eta altitudean gora egin ahala, arinduz joaten da, harik eta planetarteko gasarekin nahastu eta bereiztezina egin arte.
Atmosferaren masa osoaren % 90 lehenengo 20 km-tan dago, eta 100 km-ko altuerara iristerako, lurrazaleko batez besteko presioa 1020 mb-koa izanda, 10-3 mb ingurura jaisten da presioa.

Atmosferan, altuera aldatu ahala batez besteko tenperatura ere aldatu egiten dela kontuan izanik, lau eskualde edo geruza bereizten dira nabarmen:

  • Troposfera: lurrazaletik gertuen dagoen geruza da, 10 km ingurura iristen da. Geruza horretan batez besteko tenperatura era uniforme batean jaisten da altueran gora egin ahala, eta geruza horretan gertatzen dira "eguraldi" deitzen dugun horrekin gehien lotzen diren fenomeno fisikoak.

  • Troposferaren hurrena Estratosfera dator; 10 km-ko altueratik 100 km inguruko altuerara bitarteko tartea hartzen du. Eskualde horretan, batez besteko tenperatura igo egiten da altuerarekin batera, oxigenoak eta eguzkitik datorren erradiazio ultramoreak ozonoa sortzeko izaten dituzten erreakzio fotokimikoen ondorioz.

  • Mesosfera eta Termosfera atmosferaren kanpo aldeko geruzak dira. Lehenengoan, tenperatura jaitsi egiten da altuerarekin, eta bigarrenean, igo; baina igoera hori eguzki-erradiazioak sentsore termikoetan duen eraginagatik gertatzen da, ez beste ezergatik.

Osagaien aldetik, Atmosferaren % 99 oxigenoz eta nitrogenoz osatutako nahasketa batek osatzen du, eta gainontzekoa, ia gehiena argoia eta karbono dioxidoa da.

Atmosferaren hedadura eta osagaiak

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/21