1073/2002 Errege Dekretuak betez, airearen kalitatea hobetzeko jarduera-plan batzuen lanketa antolatu du Ingurumen Sailak LABEINen laguntzaz eta eragina jasaten duten 22 udalen partaidetzaz.
Kasu bakoitzean atmosferan dauden arazoen arabera, udalerri jakin batentzat edo eremu geografiko jakin bateko udalerrientzat egin daitezke planak.
Kaltetutako udalak ondoko taulan ageri dira. Sailkapena egiteko, eremuak, legezko mugak lehen aldiz gainditu zireneko urteak eta kasu bakoitzean bidalitako dokumentazioa izan dira kontuan.
|
Udalei bidalitako dokumentazioa
|
|
|
Diagnostikoa
Ekintza Proposamena (2007ko otsailean)
|
Diagnostikoa
Ekintza Proposamena (2007ko azaroan)
|
|
|
GAINDITZEAK 2003an
|
GAINDITZEAK 2004an
|
GAINDITZEAK 2005ean
|
GAINDITZEAK 2006an
|
GAINDITZEAK 2007an
|
|
NERBIOI BEHEA
- Alonsotegi (*)
- Barakaldo
- Basauri
- Bilbao
- Erandio
- Portugalete (*)
DONOSTIALDEA
- Lezo (*)
IBAIZABAL-DEBA GOIENA
- Zornotza
- Arrasate
- Durango (*)
KOSTALDEA
- Zierbena (*)
|
DONOSTIALDEA
- Errenteria
GOIHERRI
- Beasain (*)
|
NERBIOI BEHEA
- Abanto-Zier (*)
- Getxo (*)
ARABAko LAUTADA
- Vitoria-Gasteiz (Betoño) (*)
UROLA GARAIA
- Azpeitia (*)
IBAIZABAL-DEBA GOIENA
- Lemoa (*)
|
NERBIOI BEHEA
Santurtzi
ORIA GARAIA
Tolosa (*) (Diagnostikoa 2007ko apirilean eginda)
|
NERBIOI GARAIA
Arrigorriaga
UROLA GARAIA
Zumarraga
|
(*) – 2007 – Airearen limiteak beteta 2007an
Aurreko kasu guztietan, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
I. FASEA: Kutsadura-mailen aurretiazko balorazioa
II. FASEA: Isurketa-fokuak aztertzea: Isurketen inbentarioa
III. FASEA: Gai kutsatzaileen jatorria identifikatzea
IV. FASEA:Airearen Kalitatearen Diagnostikoa idaztea
V. FASEA: Isurketa-fokuen gaineko ekintzen proposamena
VI. FASEA: Ekintza-planak idaztea
Planetan, 1073/2002 EDaren XII. eranskinean eskatzen diren gutxieneko edukiak jasoko dira. Zehazteko punturik garrantzitsuenen artean, hauek azpimarra ditzakegu: kutsadura murrizteko hartutako neurri edo proiektuen inguruko informazioa, horiek ezartzeko egutegia, airearen kalitatean lortu nahi den hobekuntzaren balioespena eta helburu horietara iristeko aurreikusten den epea.
Ekintza Planak egiteko prozesua atzeratu egin da, planak betetzean administrazio bakoitzak dituen eskumenen gaineko azterketa osagarria egin beharra egon delako. Gainera, 2007. urtean zehar, azterketa tekniko bat egin zen PM10a zuzentzeko faktoreak 10 airearen kalitatearen zaintzeko estaziotan zehazteko, etengabe neurtzen ari diren ekipo automatikoetarako, erreferentziadun ekipoekin alderatuta. Azterketa horiek oso erabilgarriak dira kokaleku bakoitzean erregistratutako PM10 mailak zehaztasun handiagoz ebaluatu ahal izateko, eta mailak gainditu dituzten udalerrien zerrenda berrikustea ekar lezake, eta beraz, Ekintza-planak idazteko betebeharra dutenena ere bai. 2008an ere horrelako azterketak egiten ari dira egiten hainbat estazioetan.
Gaur egun, Sailaren web orrian daude eskuragarri ondoko eremu hauen diagnostikoak: Deba Goiena, Nerbioi Behea, Durangaldea, Goierri eta Pasaialdea. Eremu horien inguruan, ekintza-proposamen bat bidali zaie tartean diren udalei, eta udal horiek beren eskumenekoak diren eginkizunen xehetasunak zehazten ari dira.
Beste alde batetik, ondoko udal hauei ere eman zaizkie beren diagnostikoak eta ekitza planen proposamena: Abanto-Zierbena, Getxo, Gasteiz, Azpeitia eta Lemoa. Hurrengo urratsa airearen kalitatea hobetzeko ekintzen garapena izango da, horretarako udal bakoitzak bere eskumeneko ekintzak zehaztu beharko ditu.
GAINDITZEAK 2007an:
Lehendabizi, esan beharra dago ez dela SO2, NO2 edo CO mugen (1073/2002 ED) gaindiketarik izan E.A.E.n. Aitzitik, PM10eko gaindiketak 10 udaletan nabaritu izan dira.
Beraz, 2007ko datuak kontuan izanda, ARRIGORRIAGAk eta ZUMARRAGAk Ekintza Planak aurrera eraman behar dituzte aire kalitatearen hobekuntzarako. Gainera, BILBAOk, ZORNOTZAk, SANTURTZIk, ERANDIOk, ARRASATEk, BARAKALDOk, ERRENTERIAk eta BASAURIk aurrera jarraitu behar dute martxan dituzten ekintza planekin.
Bestalde, TOLOSA, PORTUGALETE, DURANGO, VITORIA-GAZTEIZ, ABANTO-ZIERBENA, ZIERBENA, BEASAIN, GETXO, eta AZPEITIAko udalek ez daukate orain ekintza planekin jarraitzeko beharrik, nahiz eta lehenagoko urtetan gainditzeak izan. Dena den, ekintza plan horiek burutu dezaten gomendatu die Sailburuordetza honek.
|