Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta zarata
 

Atmosfera kutsa dezaketen jardueren instalazioetarako baimena edo notifikazioa

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza


Xedea

AKDJ baimena: instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko, lekuz aldatzeko edo instalazioan funtsezko aldaketak egiteko. AKDJ baimena nork behar duen jakiteko ikus 100/2011 Errege Dekretuko 5. artikulua.

AKDJ jakinarazpena: instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko, lekuz aldatzeko, instalazioan funtsezko aldaketak egiteko, ixteko edo amaitzeko. AKDJ Jakinarazpena nork behar duen jakiteko ikus 100/2011 Errege Dekretuko 5. artikulua. 

Nori Zuzendua

Atmosfera kutsa dezaketen jardueren instalazioen titularrei.

Araudia

34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoa.

100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena.

278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

833/1975 Dekretua, ingurune atmosferikoa babesteko 38/1972 Legea garatzen duena. Dekretu horren IV. eranskina indarrean dago C taldeko instalazioentzako.

1976ko urriaren 18ko Agindua, industriek sortutako kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzekoa. Indarrean dago harik eta gai honetan araudia garatu arte.


Harremanak norekin

Telefono zenbakiak: 945 01 99 15, 945 01 69 62, 945 01 69 79, 945 01 98 75

Erantsi beharreko agiriak

Ikusi Formularioak izeneko atala


Dagokion tasa

Ez dago.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Zabalik urte guztian.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Ingurumen Sailburuordetzaren Klima Aldaketa eta Airearen Kalitate Zerbitzua.

C/ Donostia-San Sebastián 1, 2. solairua

01010 Vitoria-Gasteiz

 

Tramiteen deskripzioa

Instalazioak atmosfera kutsa dezakeen jarduerak dituela egiaztatuta, titularrak berak AKDJ Baimena eskatu, edo AKDJ Jakinarazpena egingo du.

BAIMENA behar duten instalazioak

Instalazioaren titularrak hasieran Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztuko du honako dokumentazioa:

Ingurumen Sailburuordetzak aztertuko du AKDJ Baimen-Proiektua. Dokumentazioa zuzena eta nahikoa bada, Sailburu horrek instalazioaren titularrari AKDJ Baimena igorriko dio, hain zuzen, bete beharreko baldintzak eta zuzenketa neurriak zehazten dituena. Ondoren, instalazioaren titularrak jardueraren erabateko edo aldikako hasiera komunikatuko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

Instalazioaren jardueraren erabateko edo aldikako hasieratik 6 hilabeteko epean titularrak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko ditu AKDJ Baimenean ezarritako zuzenketa neurriak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak. Agiri horien artean, besteak beste, Ingurumen-Kontrolerako Erakundearen hasiera txostena bidaliko da.

OHARRA:

*  AKDJ Baimen-Proiektua betetzeko ikusi instrukzio teknikoa  pdf formatoko dokumentua  (301 kb)

JAKINARAZPENA egin behar dituzten instalazioak

Lehenik, instalazioaren titularrak Jakinarazpena egiteko Memoria Teknikoa egin behar du, bertan azalduko du “Erantzukizun Adierazpena” (*). Bigarrenik, titularra Ingurumen-Kontrolerako Erakunde batekin jarriko da harremanetan eta haren esku jarriko du Memoria Teknikoa. Ingurumen-Kontrolerako Erakundeak emisioen kanpo kontrola egin ondoren, eta Ingurumen-Kontrolerako Erakundearen hasiera txostena egin, eta titularrari bidaliko dio. Azkenik, instalazioaren titularrak Ingurumen Sailburuordetza honetara honakoa bidaliko du:

OHARRAK:

* Jakinarazpena egiteko Memoria Teknikoa betetzeko, ikusi instrukzio teknikoa pdf formatoko dokumentua (343 kb)

** Ingurumen-Kontrolerako Erakundeak, kutsatzaileak, fokuen ezaugarrien arabera kontrolatu behar ditu, eta, taula honetan agertzen direnak,  gutxienez, izan beharko dira: “Neurtu beharreko kutsatzaileak Jakinarazpena behar duten instalazioetan”  pdf formatoko dokumentua (24 kb). Prozesu, foku edo erabilitako materialak bereziak badira eta taulan agertutako kasuetan ezin badira sartu, Ingurumen-Kontrolerako Erakundeari kontsulta egin, azken horrek aholkua emateko.

Ingurumen-Kontrolerako Erakundeak

Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren arabera, Ingurumen-Kontrolerako Erakundea, aurrerantzean IKE hau da: “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoarekin lankidetzan, ingurumena kontrolatzen duen erakundea da; nortasun juridiko propioa du, eta publikoa edo pribatua izan daiteke.

Eta, 278/2011 Dekretua, abenduaren 27ko horren hirugarren xedapen iragankorrean ondorengoa zehatzen du:

“Ingurumen-kontrolerako erakundeak.

Ingurumen-kontrolerako erakundeei buruz berariazko legeria arautu arte, horrelakotzat hartuko dira, dekretu honen ondorioetarako, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua betez baimendutako kontrol-erakundeak; errege-dekretu horretan onartzen da industriaren kalitaterako eta segurtasunerako azpiegituren erregelamendua eta haren aldaketak. Gainera, kontrol-erakunde horiek akreditazio eguneratua izan beharko dute, jatorri finkoa duten emisioen edo/eta airearen kalitatearen eremuan.”

EAEko IKE zerrenda eguneratua à Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean badago “OCA zerrenda” deituriko lotura bat. Lotura hau irekitzean, Excel dokumentu bat ateratzen da, eta, bertan, emisioen kanpo kontrola egin al dutenak ondorengoak dira: M:Aire Kalitatean X baten bidez adierazten direnak. 


Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen sailburuordetza


Ebazteko epea

Ez dago ezarrita.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

BAIMENA behar dituzten instalazioak

JAKINARAZPENA egin behar dituzten instalazioak

OHARRA:

* Kontuan izan behar da foku orok erregistro-liburu bana izan behar duela, paperean edo euskarri informatikoan. Erregistro horiek behar bezala beteta jasoko dira, eta ingurumen-alorreko ikuskatzaileek eskuragarri izan behar dituzte.

Foku ez-sistematikoen desklasifikazioa

Instalazioak fokuen desklasifikazioa baino eskatzen badu, desklasifikatzeko atala bakarrik beteko du, bai Jakinarazpena egiteko Memoria Teknikoan word formatoko dokumentua (153 kb) bai AKDJ Baimen-Proiektuan word formatoko dokumentua  (148 kb), horretarako diren instrukzio teknikoetan azaltzen denaren arabera  (343 kb) o   (301 kb).

Fokuen baja

Instalazioak fokuen baja baino eskatzen badu, baja emateko atala bakarrik beteko du bai Jakinarazpena egiteko Memoria Teknikoan word formatoko dokumentua (153 kb) bai AKDJ Baimen-Proiektuan word formatoko dokumentua (148 kb).

Bestelako Agiriak

Instrukzio teknikoak


Oharrak

Tximiniaren altuera kalkulatzeko modua:

A eta B taldeetako foku guztietarako tximiniaren altueraren kalkulua honela egingo da:

  • 1976ko urriaren 18ko Aginduaren II. eranskineko argibideak erabiliko dira, Agindu horrek ezartzen ditu industriek sortutako kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko argibideak. Gutxieneko bulkada bertikal konbektiboa betetzen ez bada, "Tximinia Industrialen Altuera Kalkulatzeko Eskuliburua" erabiliko da, hain zuzen,  Industria eta Energia Ministerioak argitaratutakoa.
  • Tximiniaren altueraren kalkulua egiteko adierazi behar da “sakoneko kutsadura”ren datuaren iturria. Datu horiek aurreko urteko neurketen bataz besteko datuak izan behar dira. (2009 urtekoak pdf formatoko dokumentua 45 kb eta 2010 urtekoak pdf formatoko dokumentua 43 kb)
  • Konzentrazio-erreferentziatzat honako hau hartuko da: urtarrilaren 28ko 102/2011 Errege Dekretuan ezarritakoa, ingurumeneko airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

OHARRAK:

C taldeko fokuek ez dute tximiniaren altueraren kalkulua egingo.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

10/02/2012