100/2011 Errege Dekretuaren 5.3. artikuluak xedatzen duenaren arabera, AKDJ Jakinarazpena egin behar dute:
- C taldeko jarduerak dituzten instalazioek, edo
- AKDJ mota bereko jarduerak egiten dituzten instalazioek (nahiz eta jarduera horiek independienteak izan edo foku batzuk eduki), baldin eta jarduera horien potentziak*, ekoizpen-, erabiltze- edo disolbatzaile kontsumo-ahalmenak batuta, C taldeko jarduera izateko mailara heltzen badira.
* Errekuntza ondoko ekipoen potentzia eta hauekin konektatutako ekipo printzipalaren potentzia batuko dira, baldin eta errekuntza ondoko ekipo horiek ez badira erabiltzen hondakin gasak tratatzeko.