|
Ikerketa honen helburua Ekintza Plana egiterakoan, atmosferako poluzioa hobetzeko neurri zehatzak egon daitezen, Debagoiena eskualdeko airearen kalitatearen diagnostikoa egitea da.
Debagoiena eskualdea ondoko udalerriek osatzen dute: Antzuola, Bergara, Elgeta, Arrasate, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Aramaio eta Leintz-Gatzaga.
Diagnostikoaren xede zehatzak hurrengoak dira:
a) ikerketako eremuan PM/PM10 eta NOx sustantzien isurketak neurtzea.
b) Espazioaren eta denboraren ikuspuntuetatik, airean erregistratutako PM10 eta NOx kontzentrazioak aztertzea.
c) Eskualdeko PM10 isurketen gune nagusiak identifikatzea eta, ondoren, horiei ekintza zuzentzaileak ezartzea.
|