Izendapena
Sufre-oxidoak (SOx)(SO2,SO3,SO)
SO2
Kolorerik gabeko gasa, ez da suharbera ez lehergarria ere. Bere urte- eta irakite-puntuak -72,7ºC eta -10,0ºC dira, hurrenez hurren. Usain mina eta narritagarria izaten du 3 ppm-tik gorako kontzentrazioetan. Atmosferan 3 eguneko iraunkortasuna dela ikusi da.
SO3
Gas-fasean monomeroa da. Atmosferan oso bizitza laburra du (10-6 s), uraren lurrunarekin erreakzionatu egiten baitu eta H2SO4 ematen du. Oso azidoa eta agente deshidratatzailea da. SO2arekin batera eratzen da, %1-10 proportzioetan sufrea duten konposatuen errekuntza-prozesuetan.
Iturriak
NATURALAK
- Jatorri naturaleko H2Sren oxidazioa
- Sumendiak
- Basoko suteak
- Oxigeno gutxiko ur eta lurzoruetan sulfatoen murrizketa
ANTROPOGENIKOAK
- S duten erregai fosilen errekuntza-prozesuak. Bereziki ikatza.
- Industria-prozesuetako galerak:
- Kobrearen galdaketa, zink eta berunaren galdaketak
- Azido sulfurikoa egiteko prozesuak
- Koke-labeak. Petrolio-findegiak. Zentral termikoak.
- Hondakin solidoen errausketa.
Eraginak
- LANDAREENGAN, SO2ren KONTZENTRAZIOEN ETA ERAGINPEAN EGONDAKO DENBORAREN ARABERA:
Espeziearen arabera aldatu egiten da, tenperaturaren, lurraren hezetasunaren eta mantenugaien arabera.
- GIZAKIARENGAN:
Ingurune urtsuetan disolbagarria denez, SO2 sudurreko muki-mintzetan eta goiko arnas-traktuan xurgatu egiten da. Xurgatzea kontzentrazioaren araberakoa da eta beheko arnas-traktura oso kantitate txikiak bakarrik heltzen dira. 25 ppm-tik beherako kontzentrazioetan, SO2en eragin zorrotz narritagarriak arnas-traktuaren goiko atalera eta begietara mugatzen dira.
Egindako azterketetan harreman esanguratsua aurkitu da SO2 eta partikulen eguneroko batezbestekoen eta hilkortasunaren artean.
Sulfatoen oso kontzentrazio txikiek (8 eta 10 µg/m3 bitartean) eragina dute asmatikoengan, zaharrengan eta arnas-arazo kronikoak dituzten pertsonengan.
- MATERIALETAN:
Metal gehienetan korrosio-tasak eragiten ditu, batez ere burdina, altzairu eta zinkean.
SO4H2en kontzentrazio handiek eraikuntzako material ugariri erasotzen diote: marmola, kareharria, teilatua emateko arbela eta kareorea.
Larruak erraz xurgatzen du SO2, erresistentzia galtzen du eta desintegratu egiten da.
Muga balioak
1073/2002 Errege Dekretuak muga balioak (mg/m3-tan eta bolumena honako tenperatura eta presio baldintzetan adieraziko da: 293ºK eta 101,3 kPa) eta betetzeko datak ezartzen ditu. Muga balioak betetzeko azken egunera heldu baino lehen urtero aldatzen den tolerantzia aldea dago. Tolerantzia alde hori urtero gutxitzen da, betetzeko azken egunera heldu arte (egun horretan tolerantzia alderik ez dago). Beraz, urtero, baimendutako balioa zein den jakiteko muga balioari urte horretarako kalkulatu den tolerantzia aldea gehitu behar zaio: MB+TA
|
Batez besteko aldia
|
Muga balioa
MB
|
Tolerantzia aldea(1)
TA
|
Muga balioa betetzeko azken eguna
|
| Giza osasuna babesteko orduko muga balioa |
ordu 1 |
350 mg/m3
Urte zibil batean ezin izango da 24 aldiz baino gehiagotan gainditu |
90 mg/m3
2002/10/31an
|
2005/01/01 |
| Giza osasuna babesteko eguneroko muga balioa |
24 ordu |
125 mg/m3
Urte zibil batean ezin izango da hiru aldiz baino gehiagotan gainditu |
Ez dago |
2005/01/01 |
| Ekosistemak babesteko muga balioa |
Urte zibila eta neguan (10/01etik 03/31ra) |
20 mg/m3
|
Ez dago |
2002/10/31 |
(1) 2003/01/01ean jaitsi egin behar da eta ondoren 12 hilerik behin 30 mg/m3 jaitsi egin beharko da, 2005/01/01ean muga baliora heldu arte
|