Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat
 

WAI-A

Karbono dioxidoa


Usainik eta kolorerik gabeko gasa da. Ezin da poluitzailetzat jo zentzu hertsian, ez baita toxikoa eta atmosfera puruetan modu naturalean aurki baitaiteke; horrez gain, ezinbestekoa da planetan bizitza gara dadin, landareen fotosintesia eta egungo klima ahalbidetzen baititu. Hala ere, substantzia poluitzaileen multzoan sartzen da, atmosferan karbono dioxidoa metatuz gero Lurraren kliman izan ditzakeen aldaketak direla eta.

ONUk 1988an martxan jarri zuen Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) mundu osoko 2.500 zientzialari inguru biltzen ditu, eta 1995ean kaleratutako txosten batean honako hau adierazi zuen: "gizakiaren jarduerak atmosferaren konposizioa aldatzen ari da, bereziki CO2aren bidez, eta berotegi-efektu deiturikoa indartzen ari da".

Normala da petrolio eta ikatzaren edo haien deribatuen errekuntzan oinarrituriko energia lortzeko prozesuetan agertzea.

 

Azken eguneratzea: 2005/10/21