Gas halogeno hauen deribatuak dira: fluorra (F2), kloroa (Cl2), bromoa (Br2) eta iodoa (I2). Horietako batzuek oso egitura kimiko sinplea dute (kloroak, hidrogeno-kloruroak, hidrogeno-fluoruroak, ...) eta beste batzuk, ordea, konplexuagoa, adibidez: pestizida organokloratuak, kloroformoak, karbono-tetrakloruroak, silizio-tetrafluoruroak, perkloroetilenoak, klorofluorokarburoek, etab.
Altzairuaren, aluminioaren eta beiraren fabrikazioan agertzen dira, industria kimikoan, hondakinen errausketa-plantetan eta beste industria askotan ere bai.
Konposatu horiek oso erreaktiboak dira zenbait kasutan (hidrogeno-kloruroa), eta beste batzuetan landareetan metatzen dira eta orriei erasotzen diete edo gizaki eta animalietan kaltzioa metabolizatzea eragozten dute.
Talde horretan klorofluorokarburoak (CFC) nabarmentzen dira; gas horiek apar eta isolatzaileen fabrikazioko industrian erabiltzen dira gehienbat, fluido hozgarri gisa eta aerosoletan propultsatzaile gisa. Ez dago gas horien iturri naturalik eta eragin handia dute Lurra babesten duen ozono-geruzaren deuseztatzean, baita berotze globaleko arazoetan ere, uhin luzeko lurreko erradiazioa indar handiz xurgatzen baitute.