Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat
 

WAI-A

Hidrokarburoak


Izendapena 

Hidrokarburoak (HC)

Hidrokarburoen barietate handia dago, hasi metanotik eta kate luzeko konposatuetaraino. Atmosferan, hidrokarburo lurrunkorrak C1-tik C10-era doaz. Nagusiak alkanoak, alkenoak, aromatikoak eta espezie oxigenatuak dira; aldehidoak, zetonak eta alkoholak.

Hidrokarburoak garrantzitsuak dira berezko duten toxikotasunarengatik, bai eta oxidatzaile fotokimikoen aitzindariak direlako ere (O3, PAN).

Iturriak

NATURALAK 

  • Landarediak zuzenean igorritakoak
  • Prozesu biologikoak
  • Jarduera geotermikoak eta ikatzaren, gas naturalaren eta petrolioaren meategiek askaturikoak

ANTROPOGENIKOAK 

  1. GARRAIOA: Motordun ibilgailuak. Hegazkinak. Itsasontziak...
  2. ERREKUNTZAN ERRETZEN EZ DIREN HIDROKARBUROAK: Nagusiki gasolina eta fueletatik eratorriak.
  3. PROZESU INDUSTRIALETAKO GALERAK: Petrolio-findegiak. Ke-beltzaren fabrikazioa. Amoniakoaren fabrikazioa.
  4. HONDAKIN SOLIDOEN ERREKUNTZA
  5. DISOLBATZAILE ORGANIKOEN LURRUNKETA:

    • Hornitegiak. Basoetako suteak.
    • Arroz-soroetatik, nekazaritza-ustiapenetako hondakinetatik eta hiriko hondakin solidoen zabortegietatik eratorritako metanoa

Eraginak 

  • GIZAKIARENGAN:

    Hidrokarburo aromatikoak (bentzenoa eta toluenoa) alifatikoak baino arriskutsuagoak dira. Lurrunak askoz ere narritagarriagoak dira muki-mintzentzat, eta inhalatutakoan lesio sistematikoak eragin ditzakete.

 

Azken eguneratzea: 2005/10/21