Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat
 

WAI-A

Metal astunak


Elementua Iturriak Osasunean dituzten eraginak.
ANTIMONIOA Industria Arratoien bizitza laburtu egiten du.
BERILIOA Ikatza, industria (energia nuklearraren industrian proposaturiko erabilera berriak, koheteetarako erregai gisa). Ziurrenik zortzietatik toxikoena izango da, biriketan metatzen da eta beriliosia izeneko gaitz larria sorrarazten du, arratoiek inhalatzen badute kartzinogenoa da.
BISMUTOA Ikatza Toxikotasun-maila txikia, giltzurrunak eta gibela kaltetzen ditu dosi handietan.
KADMIOA Ikatza, zinkaren meatzaritza, uraren tutueria eta hodiak, tabakoaren kea. Gaixotasun kardiobaskularrak eta hipertentsioa sorrarazten dituela susmatzen da, gizakian zinkaren eta kobrearen metabolismoarekin interferentziak sortzen ditu.
BERUNA Autoen ke-jarioan (gasolinatik eratorrita), pinturak (1948 aurretik, gutxi gorabehera). Burmuinean kalteak, konbultsioak, portaeraren desordenak, heriotza.
MERKURIOA Ikatza, aparatu elektrikoak, industriako beste fungizida batzuk. Nerbioetan kalteak eta heriotza.
NIKELA Diesel motorretarako erregaia, hondakin-petrolioa, ikatza, tabakoaren kea, produktu kimiko eta katalizatzaileak, altzairua eta burdinazkoak ez diren aleazioak. Animalietan propietate kartzinogenoak ditu, baita gizakian ere karbonilo gisa Ni (CO)4 inhalatzean ere.
EZTAINUA Burdina, altzairu, ikatz eta eztainuaren produkzioa. Toxikotasun-maila txikia, arratoi eta saguetan bizitza laburtzen du, arratoiei gibelean lesioak eragiten dizkie.

 

Azken eguneratzea: 2005/10/21