Irakite-puntutik (-192ºC) gorako tenperatura guztietan gas bihurtzen da, ez du usain edo kolorerik, eta toxikoa eta suharbera da (sugar urdina ateratzen du).
Iturriak
NATURALAK
Metanoaren oxidazio atmosferikoa (CH4)
Landareen klorofila degradatzean zuzeneko igorpena
Ozeanoetako jarduera mikrobiologikoa
ANTROPOGENIKOAK
Erregai fosilen errekuntza osatugabeak
GARRAIOA: Motordun ibilgailuak. Hegazkinak...
PROZESU INDUSTRIALETAKO GALERAK: Ke-beltza egitean. Petrolio-findegiak. Altzairu-fabrikak. Burdina-galdategiak.
HONDAKINEN EZABAKETA: Udal errausketa. Tokian bertan eginiko errausketak.
Ez da eragin kaltegarririk hauteman astebete eta hiru aste bitartean COaren 100 ppm-ko kontzentrazioen eraginpean egoniko goi-mailako landareetan
GIZAKIARENGAN:
Osasunarentzat arriskutsua da, odoleko hemoglobinarekin (Hb) erreakzionatu eta karboxihemoglobina (COHb) osatzen baitu; substantzia horrek odolaren oxigenoa garraiatzeko gaitasuna murriztu egiten du.
COHb-ren % 10 baino maila txikiagoetan, batez ere eragin kardiobaskularrak eta portaeran dituen eraginak hartu behar dira kontuan.
Erretzaileek duten COHb-ren maila erretzen ez dutenek baino bi/lau aldiz handiagoa da; handitze hori kontsumitzen den tabakoaren kantitateari lotuta dago.
Muga balioak
1073/2002 Errege Dekretuak muga balioak (mg/m3-tan eta bolumena honako tenperatura eta presio baldintzetan adieraziko da: 293ºK eta 101,3 kPa) eta betetzeko datak ezartzen ditu. Muga balioak betetzeko azken egunera heldu baino lehen urtero aldatzen den tolerantzia aldea dago. Tolerantzia alde hori urtero gutxitzen da, betetzeko azken egunera heldu arte (egun horretan tolerantzia alderik ez dago). Beraz, urtero, baimendutako balioa zein den jakiteko muga balioari urte horretarako kalkulatu den tolerantzia aldea gehitu behar zaio: MB+TA
Batez besteko aldia
Muga balioa
MB
Tolerantzia aldea
TA
Muga balioa betetzeko azken eguna
Giza osasuna babesteko muga balioa
Egunean 8 ordurik behin kalkulatzen den gehiengo batez bestekoa
10000 mg/m3
6000 mg/m3(1)
2005/01/01
(1) 2003/01/01etik aurrera linealki jaitsi egin behar da eta ondoren 12 hilerik behin 2000 mg/m3 jaitsi egin beharko da, 2005/01/01ean muga baliora heldu arte