Izendapena
NITROGENO OXIDOAK (NOx)(NO, NO2,N2O)
NO (oxido nitrikoa): kolore eta usainik gabea, ez da suharbera, eta toxikoa da. Airean NO2-ra oxidatzen da.
NO2 (nitrogeno dioxidoa): gas arre-gorrixka, ez-suharbera eta toxikoa, usain guztiz itogarria.
N2O (oxido nitrosoa): gas koloregabea, ez da ez erregarria eta ez toxikoa, aroma eta zapore gozo samarrak ditu.
Iturriak
NATURALAK
- Jarduera ekaiztsua
- Amonioaren oxidazioa
- Lurzorua
ANTROPOGENIKOAK
- GARRAIOA: Motordun ibilgailuak. Hegazkinak. Itsasontziak.
- ERREGAIEN ERREKUNTZA ITURRI EGONKORRETAN: Gas naturala. Ikatza. Fuel-Olioa. Gasolioa.
- PROZESU INDUSTRIALETAKO GALERAK: Azido nitrikoaren fabrikazioa. Beiraren fabrikazioa. Findegiak
- HONDAKIN SOLIDOEN EZABAKETA: Aire zabaleko errausketa. Errausketa-plantak.
- NEKAZARITZAKO ERRAUSKETAK: Basoko suteak. Lurzoruko bakterioak.
- ONGARRIEN ERABILERA.
Eraginak
- LANDAREETAN:
Landareetan kalteak eta lesioak eragiten ditu, eraginpean egondako denboraren arabera.
- GIZAKIARENGAN:
NO2 eta NO arriskutsuak izan daitezke osasunarentzat. Hilkortasunari buruzko azterketek adierazten dute NO2 lau bat aldiz toxikoagoa dela NO baino.
Arnas-traktuari eragiten diote eta honako ondorioak dituzte: sudurreko narritadura, arnas hartzeko zailtasuna, arnas hartzean min zorrotza, biriketako edema eta azkenik heriotza.
- MATERIALETAN:
Ehungintzako tindagai batzuek kolorea galtzen dute NOx-ren eraginpean jartzean.
Nitrato partikuladunen maila handiek tentsioko hutsegiteak eragiten dituzte kupronikelezko kable txirikordatuetan (telefono-sareetan erabiltzen dira).
Muga balioak
1073/2002 Errege Dekretuak muga balioak (mg/m3-tan eta bolumena honako tenperatura eta presio baldintzetan adieraziko da: 293ºK eta 101,3 kPa) eta betetzeko datak ezartzen ditu. Muga balioak betetzeko azken egunera heldu baino lehen urtero aldatzen den tolerantzia aldea dago. Tolerantzia alde hori urtero gutxitzen da, betetzeko azken egunera heldu arte (egun horretan tolerantzia alderik ez dago). Beraz, urtero, baimendutako balioa zein den jakiteko muga balioari urte horretarako kalkulatu den tolerantzia aldea gehitu behar zaio: MB+TA
|
Batez besteko aldia
|
Muga balioa
MB
|
Tolerantzia aldea
TA
|
Muga balioa betetzeko azken eguna
|
| Giza osasuna babesteko orduko muga balioa |
ordu 1 |
200 mg/m3 de NO2
Urte zibil batean ezin izango da 18 aldiz baino gehiago gainditu |
80 mg/m3
2002/10/31an(1)
|
2010/01/01 |
| Giza osasuna babesteko urteko muga balioa |
Urte zibil bat |
NO2-aren 40 mg/m3
|
16 mg/m3
2002/10/31an(2)
|
2010/01/01 |
| Landaredia babesteko urteko muga balioa |
Urte zibil bat |
NOx-aren 30 mg/m3
|
Ez dago |
2002/10/31 |
(1) 2003/01/01etik aurrera jaitsi egin behar da eta ondoren 12 hilerik behin 10 mg/m3jaitsi egin beharko da, 2010/01/01ean muga baliora heldu arte
(2) 2003/01/01etik aurrera jaitsi egin behar da eta ondoren 12 hilerik behin 2 mg/m3jaitsi egin beharko da, 2010/01/01ean muga baliora heldu arte
|