Izendapena
Partikula esekiak (P.E.)
Atmosfera poluitzen duen partikuladun materiak tamaina ugari izan ditzake, diametroko 6.10-4 eta 100 mm bitartean, baina osasunarentzat kaltegarrienak diren partikulak txikienak direla egiaztatu da.
Partikulen sailkapena:
- Partikula jalkikorrak > 30 µm
- Partikula jalkikorrak guztira PJG<30 µm
- PM10- Partikulen diametroa < 10 µm
- PM2,5- Partikulen diametroa < 2,5 µm
Iturriak
NATURALAK
- Lehen mailakoak:
- Lurreko hautsa
- Gas-igorpenetatik datozen partikulak
- Basoko edo/eta nekazaritzako suteak
- Itsas partikulak
- Sumendiak
- Bigarren mailakoak:
- H2S-tik SO 4=-rako oxidazioa
- NH3-ren amonio-gatzak
- NOx nitratoak
- Terpenoen fotokimika
ANTROPOGENIKOAK
- Lehen mailakoak:
- Nekazaritzako errausketak
- Garraioa
- Erregaien errekuntza iturri egonkorretan
- Prozesu industrialetako galerak: mineralak zeru zabalean erauztea, zementua eta karearen fabrikazioa, burdina eta altzairuaren fabrikazioa, zentral termikoak.
- Bigarren mailakoak:
- SO2 sulfatoak
- NOx nitratoak
- Olefinen HC
Eraginak
- LANDAREETAN:
Landarearen fotosintesia oztopatzen du, eguzkiaren argia sartzea eragozten du eta atmosferan CO2 trukatzeko prozesua kaltetzen du. Konposatu kimiko kaltegarriak dituzten landareek zeharkako eraginak izan ditzakete jaten dituzten animaliengan.
- GIZAKIARENGAN:
Arnas sisteman sartzen da, tamainaren arabera. Arnas traktuan diametroko 50 um baino gehiago dituzten partikulak inhalatutako airetik iragazten dira, baina 0,5 um baino txikiagoko diametroa duten partikulak biriketan sar daitezke. 0,5 eta 5,0 bitartekoak bronkioetan meta daitezke, baina gutxi iristen dira albeoloetara.
Animalietan egindako esperimentuetan eta behaketa klinikoetan oinarrituriko azterketa berri batzuei esker, 1 µm baino txikiagoko partikulen oso maila txikiak guztiz kaltegarriak izan daitezkeela jakin da, makrofagoen kontrolari ihes egiten baitiote, eta hantura eragiten dute.
- MATERIALETAN:
Haizeak garraiatutako partikulak: kedarra, hautsa, keak eta lainoak. Materialak erori egin daitezke, garbitzeko premia sortuz. Partikulak korrosiboak badira kalte kimikoak eragin ditzakete. Sufrea duten konposatuak daudenean are gehiago bizkortzen dute korrosioa.
Muga balioak
1073/2002 Errege Dekretuak muga balioak (mg/m3-tan eta bolumena honako tenperatura eta presio baldintzetan adieraziko da: 293ºK eta 101,3 kPa) eta betetzeko datak ezartzen ditu. Muga balioak betetzeko azken egunera heldu baino lehen urtero aldatzen den tolerantzia aldea dago. Tolerantzia alde hori urtero gutxitzen da, betetzeko azken egunera heldu arte (egun horretan tolerantzia alderik ez dago). Beraz, urtero, baimendutako balioa zein den jakiteko muga balioari urte horretarako kalkulatu den tolerantzia aldea gehitu behar zaio: MB+TA
Partikulei dagokienez, nahi diren helburuak lortzeko bi fase jarri dira. 2. faseko (2010) muga balioak berrikusi egingo dira eta honako hauek hartuko dira kontuan: 1. fasea (2005) amaitu eta gero Europar Batasuneko Estatuek izango duten osasun eta ingurumenaren gaineko eraginari buruzko informazioa, muga balioak ezartzeko bideragarritasun teknikoa eta esperientzia.
|
Batez besteko aldia
|
Muga balioa
MB
|
Tolerantzia aldea
TA
|
Muga balioa betetzeko azken eguna
|
| Giza osasuna babesteko eguneroko muga balioa. 1. fasea |
24 ordu |
PM10-aren 50 mg/m3
Ezin izango da 35 aldiz baino gehiagotan gainditu urte zibil batean |
15 mg/m3
2002/10/31(1)
|
2005/01/01 |
| Giza osasuna babesteko urteko muga balioa. 1. fasea |
Urte zibil bat |
PM10-aren 40 mg/m3
|
4,8 mg/m3
2002/10/31(2)
|
2005/01/01 |
| Giza osasuna babesteko eguneroko muga balioa. 2. fasea |
24 ordu |
PM10-aren 50 mg/m3
Ezin izango da 7 aldiz baino gehiagotan gainditu urte zibil batean |
Datuen bidez aterako da eta 1. faseko muga balioaren baliokidea izango da |
2010/01/01 |
| Giza osasuna babesteko urteko muga balioa. 2. fasea |
Urte zibil bat |
20 mg/m3 de PM10
|
20 mg/m3
2005/01/01(3)
|
2010/01/01 |
(1) 2003/01/01etik aurrera jaitsi egin behar da eta ondoren 12 hilerik behin 5 mg/m3 jaitsi egin beharko da, 2005/01/01ean muga baliora heldu arte.
(2) 2003/01/01etik aurrera jaitsi egin behar da eta ondoren 12 hilerik behin 1,6 mg/m3 jaitsi egin beharko da, 2005/01/01ean muga baliora heldu arte.
(3) 2003/01/01etik aurrera jaitsi egin behar da eta ondoren 12 hilerik behin 4 mg/m3 jaitsi egin beharko da, 2010/01/01ean muga baliora heldu arte.
|