Urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak, zenbait jarduera eta instalaziotan disolbatzaile organikoak erabiltzeagatik sortzen diren konposatu organiko hegazkorren igorpenak murriztekoak, hauxe ezartzen du: "instalazioen titularrek Errege Dekretu honetan ezarritako baldintzak eta eskakizunak bete beharko dituzte 2007ko urriaren 31 baino lehen "
EZARPEN-EREMUA
Instalazioak; hau da, 117/2003 Errege Dekretuaren I. Eranskinean jasotako jardueraren bat edota teknikoki jarduera horiekin zerikusia duten beste jardueraren bat garatzen duten edozein unitate tekniko finko bezala ulertuta, eta betiere, jarduera horiek 117/2003 Errege Dekretu horren II. Eranskinean ezarritako atalaseak gainditzen badituzte.
117/2003 ERREGE DEKRETUA BETETZEKO BALDINTZAK
Prozedura bat ezarri da eragindako enpresak erregistratu eta Errege Dekretu horretara egokitu direla kontrolatzeko. Prozedura horretan bi baldintza bete behar dituzte:
1.-Jakinarazpena: Urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpeko jarduerak jakinaraztea eta Erregistroan izena ematea. Eragindako instalazioek 2007ko urriaren 31 baino lehen egin beharko dute goian adierazitakoa.
Disolbatzaile organikoak erabiltzen dituzten instalazioek izena emateko imprimakia (115 kb)
2.- Egiaztapena: 117/2003 Errege Dekretuak eragindako jarduerek dekretu horretan ezarritakoa bete dutela egiaztatu beharko dute.
2.1. Lehorrean garbitzen duten tindategiek behar duten egiaztapena.
AGIRIAK AURKEZTEKO MODUA ETA TOKIA ETA HARREMANETARAKO TELEFONOA
AGIRI LAGUNGARRIAK

|