KOL isurien inbentarioa EAEn
| KOL isuriak gehien sortzen dituzten jarduera-multzoak EAEn |
Isuriak |
|
Disolbatzaileen eta beste produktuen erabilpena
|
Isuritako konposatu organikoak mota askotakoak dira, erabiltzen diren aplikazio zehatzaren arabera. Isuriak sortzen dira disolbatzaileak lurruntzeagatik.
|
|
Prozesu naturalak
|
Isuri hauek basoetako jardueran sortzen dira; hala nola, baso-ustiapenetan.
|
|
Garraioa
|
Erregaiko hidrokarburoak guztiz erretzen ez direlako sortzen diren isuriak dira.
|

I. irudia: Jardueren ekarpena azken isurietara
Disolbatzaileen eta beste produktuen erabilpena
1999. urtean, 40.000 tona baino gehiago isuri ziren “Disolbatzaileen eta beste produktuen erabilpena” multzoan, eta EAEko KOLEM isurietara %53 baino gehiago iritsi ziren. Jarduera horiek KOLen arteztarauak arautzen ditu, hau da, disolbatzaileak erabiltzeagatik sortzen diren KOL isuriak murrizteari dagokionak. Isuriak sortzen dira estaldurek, tintek, eta norbera zaintzeko produktuek duten disolbatzailea lurruntzen delako. Estalduren aplikazioak sortzen du isuri gehien; izan ere, azaleko estaldurak erabiltzen dira manufaktura-industrietan eta beste sektore ekonomikoetan.

2. irudia: disolbatzaileen eta beste produktuen erabilpena
KOLen arteztarauak eragindako enpresen aurretiazko errolda 2000
KOLen arteztarauaren eraginpean aurkitzen dira EAEko mila enpresa baino gehiago, eta enpresa horiek industria-sektore anitzekoak dira, batez ere ETEak.
Eragindako enpresen kopurua: mila

3. irudia: KOLen arteztarauaren eraginpean dauden enpresak, sektoreka (EJSN)

4. irudia: VOC arteztarauaren jarduerek eragindako enpresak
EAEn arteztarauaren eraginpean dauden sektoreak honako hauek dira garrantziaren arabera:
29 "Makineria eta ekipo mekanikoa": metalezko gainazalak pintatzea eta gainazalak garbitzea.
28 "Metalezko produktuak, makineria eta ekipoa izan ezik": metalezko gainazalak pintatzea eta gainazalak garbitzea.
22 "Argitalpena, arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa": inprimatzea eta gainazalak garbitzea.
36 "Altzariak; beste artikulu manufakturatuak": egurrezko eta metalezko gainazalak estaltzea, egurra ijeztea eta gainazalak garbitzea.
20 "Egurraren eta kortxoaren industria, altzariak salbu": egurrezko gainazalak estaltzea eta egurra ijeztea.
25 "Kautxuzko produktuen eta materia plastikoen fabrikazioa": kautxu naturala edo sintetikoa bihurtzea.
27 "Metalurgia": metalezko gainazalak estaltzea eta gainazalak garbitzea.
Eragin gutxiago duten beste sektoreak:
15 "Elikadura-produktuen industria"
17 "Ehungintza"
32 "Material elektrikoa: irrati-, telebista- eta komunikazio-ekipoak eta aparatuak
37 "Landu gabeko bigarren mailako materialak berreskuratzeko zerbitzuak"
"Cpm zerbitzuak eta bitartekoak, e.a. Motordun ibilgailuak eta motozikletak"
74 "Beste enpresa-zerbitzu batzuk"
90 "Saneamendu publikoaren zerbitzuak"
Aurkibidera itzuli
|