Klima-aldaketaren ondorioak gutxitzean gaur egiten dugun ahalagina da klimaren eraldaketak dakarren ekonomia, ingurumen eta gizarte mailako kostu ikaragarria ekiditeko egin dezakegun inbertsiorik onena.
Horregatik, ingurumena eta biodibertsitatea zaintzeak eta klima aldaketaren aurkako borrokak lehentasuna izan behar dute, eta oraindik bertatik, gobernu ororentzat.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Eusko Jaurlaritza osoak, hala ulertzen dute behintzat; eta horrexegatik jarri da, hain zuzen, 2002-2020 Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen-Estrategian gauzatu den konpromiso horren lehen ilaran. Klimaaldaketaren kasuan, berriz, klima-Aldaketaren Euskal Bulegoaren sorrera ekarri du.
Klima-aldaketaren aurkako gudarako ezinbestekoa da gizarte osoaren partaidetza; ez erakundeena bakarrik, baita enpresa eta herritarrena ere.
|