Oinarri fisikoa. Konposatu bat edo gehiago gasetik likidora pasatzea.
Deskribapena. Adsortzio-prozesuaren bidez, fluxu edo gas (adsorbato) baten molekulak elkartu eta solido baten (xurgatzailea) gainazalari lotzen zaizkie, erakarpen indarrengatik.
Funtzionamendua. Sistema adsortzio-desortzio ziklo batean oinarritzen da, betiere, xurgatzaile batekin (ikatz aktiboa, normalean); horrela, tratatu beharreko gasaren konposatuak xurgatzailean atxikita geratzen dira; ondoren, desorbatu egiten dira lurrun-korronte batekin, nitrogenoarekin, ur beroarekin edo presioa gutxituz.
Motak
-
TXANDAKAKO XURGATZAILEA. Adsortzio-desortzio-hozte ziklo jarraitua egitea ahalbidetzen duen txandakako sistema.
-
OHANTZE FINKODUN XURGATZAILEA. Adsortzio-desortzio ziklo etena. Bi ohantze biki behar dira.
-
Adsortzioa. Adsortzioan, igorritako gasak tratatzen eta disolbatzaileak adsorbatzen dira.
-
Desortzioa. Ikatz aktibo asearen birsortze-fasea da desortzioa; bereiztuko ditu lurrunaren, nitrogenoaren eta presio murrizketaren bidezko desortzioak. Lurrunaren bidezkoa da eraginkorrena, baina baditu desabantailak: konposatu batzuk oxidatu egiten dira (nitrogenoarekin ez), ura kutsa daiteke eta energia asko gastatzen da.
-
OHANTZE FLUIDIZATUKO XURGATZAILEA
Ohantze fluidizatuekin ekipoa ez da bikoiztu behar; izan ere, adsortzio- eta birsortze-prozesuak ohantze berean egin daitezke.
Xehetasun teknikoak
Diseinu-parametroak
-
Disolbatzaileen kontzentrazioa eta izaera
-
Tenperatura, presioa eta hezetasuna
-
Gasaren abiadura
-
Disolbatzaileen propietate fisikoak eta kimikoak.
-
Adsorbatzailearen ezaugarriak
Aplikazio-esparrua. Konposatu organikoak kontzentrazio handian isurtzen diren prozesuak.
|
ABANTAILAK
|
DESABANTAILAK
|
|
|
-
Gero ezabatzea zaila da; beraz, adsortzio gaitasuna murriztu egiten da.
-
Bigarren mailako kutsadura (hondakin solidoak).
|

TECNIUM - Casals Cardona Ind. SA enpresak utzitako argazkia
|