Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Airea eta Zarat

WAI-A

KOLak sortzen dituzten jarduerak. Automobilgintza


IBILGAILUAK ESTALTZEA

Ibilgailuak estaltzeko etengabeko pelikula behin edo gehiagotan aplikatzen duten jarduera guztiak, ondoren azaltzen denaren arabera:

  1. Auto berriak, ekainaren 6ko 2028/1986 Errege Dekretuak definitzen dituenak. Dekretu hori da ibilgailuak, atoiak, erdiatoiak eta horien zatiak edo piezak homologatzeari buruzkoa, baita M1 eta N1 kategoriako ibilgailuen gainekoa, M1 ibilgailuak estaltzen diren instalazio berean estaltzen direnean.

  2. Kamioien kabinak; 2028/1986 Errege Dekretuak dio gidariaren bizilekua eta N2 eta N3 kategorietako ibilgailuen ekipamendu teknikoarentzako espazio integratua dela.

  3. Furgonetak eta kamioiak, 2028/1986 Errege Dekretuan N1, N2 eta N3 kategorietako ibilgailu gisa definituak,baina kamioien kabinak kenduta.

  4. Autobusak, 2028/1986 Errege Dekretuan M2 eta M3 kategorietako ibilgailu gisa definituak.

  5. Atoiak, 2028/1986 Errege Dekretuan 01, 02, 03 eta 04 kategorietan definituak.

 

KOLen DEKRETUA BETETZEA (II B ERANSKINA )
Jarduera Produkzio-atalasea IM, guztira
Instalazio berriak Dauden instalazioak
Auto berriak estaltzea

> 5000

45 g/m2 edo 1,3 kg/karrozeria +33 g/m2

60 g/m2 o 1,9 kg/karrozeria + 41 g/m2

<= 5000 kroskobakarra edo > xasisaren 3500

45 g/m2 edo 1,3 kg/karrozeria +33 g/m2

60 g/m2 edo 1,9 kg/karrozeria + 41 g/m2

Kamioi berrien kabinak estaltzea

<= 5000

65 g/m2

85 g/m2

> 5000

55 g/m2

75 g/m2

Furgoneta eta kamioi berriak estaltzea

<= 2500

90 g/m2

120 g/m2

> 2500

70 g/m2

90 g/m2

Autobus berriak estaltzea

<= 2000

210 g/m2

290 g/m2

> 2000

150 g/m2

225 g/m2

IM: isuriaren muga (g/m2 = isuritako disolbatzaile gramoak / estalitako m2).Instalazio berean egindako prozesuaren zati guztiak hartzen ditu kontuan: estaldura elektroforetikoa; estalduraren beste edozein prozesu-mota: argizaria ematea, goiko aldearen azken leunketa; prozesuaren tresneria garbitzeko erabilitako disolbatzailea (lainoztatzeko kabinak eta beste ekipo finkoak); eta hori guztia produzitzeko denboran nahiz denboraz kanpo.

Estaldura elektroforetikoaren azalera:


(2*metalezko objektuen pisu guztia)


(metalezko laminaren batez besteko lodiera * metalezko laminaren dentsitatea)


OHARRA: Excel orriak zabaltzean, "Advertencia de seguridad" mezua agertzen bada "Habilitar macros" aukeratu behar da

Betetzeko aukera (359 kb)

Betetze-adibidea (90 kb)

 

 Aurkibidera itzuli

 

 

Azken eguneratzea: 2007/04/25