Zer dira?
"Konposatu organikoak karbonoa eta ondorengo elementuetatik bat edo gehiago dituzten konposatuak dira: hidrogenoa, halogenoak, oxigenoa,sufrea, fosforoa, silizioa edo nitrogenoa, salbu karbono oxidoak eta karbonato edo bikarbonato ez-organikoak"
"Konposatu Organiko Lurrunkorrek 293,15 K-n 0,01 kPa-ko edo gehiagoko lurrun-presioa dute, edo, bestela balio bereko lurrunkortasuna, erabilpen-baldintza partikularretan. "
KOL siglan konposatu kimiko mota asko sartzen dira; horien artean, hidrokarburo alifatikoak, aromatikoak eta hidrokarburo kloratuak, aldehidoak, zetonak, eterrak, azidoak eta alkoholak.
| Motak (arrisku-mailaren arabera) |
Adibideak |
|
Osasunarentzat oso arriskutsuak:
|
Bentzenoa, binilo kloruroa eta 1,2 dikloroetanoa.
|
|
A motako konposatuak (ingurumenean kalte garrantzitsuak eragin ditzakete)
|
Azetaldehidoa, anilina, bentzil kloruroa, karbono tetrakloruroa, CFC-ak, etilo akrilatoa, halonak, anhidrido maleikoa, 1,1,1- trikloroetanoa, trikloroetilenoa, triklorotoluenoa.
|
|
B motako konposatuak (ingurumenean eragin gutxiago dutenak)
|
Azetona, etanola
|
NMKOLek ingurumenean eragin zuzena edo zeharkakoa izan ditzakete; hona hemen eragin nagusiak:
-
Giza osasuna eta ekosistemak kaltetzea, toxikoak eta kartzinogenoak direlako; eta beste era bateko kalte psikologikoak eragitea.
-
Materialak kaltetzea.
-
Oxidatzaile fotokimiko troposferikoak sortzea eta ozono troposferikoa gehitzea.
-
Usainak sortzea.
Jatorrizko jarduerak
Europan atmosferara isurtzen diren disolbatzaileen (KOLen) %24, gutxi gorabehera, disolbatzaileak erabiltzeagatik isurtzen dira (European Solvents Industry). Gainontzeko isuri gehienak dira, batetik, naturalak, landareenak alegia; eta bestetik gizakiak eragindakoak, hau da, energia ekoizten den fabriketako garraio eta errekuntza-prozesuetakoak.
Smog fotokimikoa
KOLen ingurumen-arazorik nagusiena hau da: atmosferako beste kutsatzaile batzuekin nahastu (NOx) eta eguzkiaren argiarekin erreakzionatze dutenean ozonoa sor dezakete lurzoru-mailan, eta horrek smog fotokimikoari laguntzen dio. KOLei eta ez NOx direlakoei ozonoaren kutsatzaile aitzindari esaten zaie. Bi ozono mota daude, estratosferako ozonoa eta lurzoru-mailako ozonoa.
Estratosferako ozonoa giza osasunarentzat ezinbestekoa da, eguzkitik datozen izpi ultramoreak iragazten baititu. Bestalde, disolbatzaileek ez dute parte hartzen ozonoaren estratosferako arazoan. Zergatik? Disolbatzaileak eta KOLen isuri naturalak berehala desagertzen direlako atmosferaren beheko geruzetatik, fotokimika dela-eta. Hau da, disolbatzaileak ez dira inoiz estratosferara iristen.
Aldiz, lurzoru-mailako ozonoa smog fotokimikoaren osagai garrantzitsua da troposferan; airearen kalitatea pobretu egiten du eta landareen osasunean eta bizitzan eragin kaltegarria izan dezake.
Smog fotokimikoan eragiten duten faktoreak (gizakiek ekoizten duten KOLari dagokionez)
-
-
Urtero atmosferara isuritako KOL eta NOx kantitatea.
-
Urtaroa. Ozono-maila altuenak udaran izaten dira.
-
KOLen ezaugarriak: POCP (ozonoa sortzeko ahalmena). Adibidez, disolbatzaileek, oro har, ozono gutxiago sortzen dute zuhaitzetatik datorren KOL natural kantitatea baino; KOL natural horri isopreno esaten zaio).


|