Deskribapena. Disolbatzaileak tenperatura baxuan kondentsatzen dira, araztu beharreko gas-korrontetik gero berreskuratzeko.
Funtzionamendua.
-
Tximiniako gas-korrontea tenperatura baxuko hozteko gailu batetik pasatzen da (0º C-tik 50º C-ra), eta disolbatzaile gehienak kondentsatu egiten dira.
-
Ondoren, kondentsatutako disolbatzailea ostera ere erabil daiteke prozesuan, zuzenean edo zeharka.
Hain baxuak diren tenperatura horiek kondentsadoreak hozte-unitate bakarrei edo katekoei akoplatuz lortzen dira; unitate horiek pauso hauek jarraitzen dituzte:
-
Kondentsadorean xurgatutako gasaren beroak hoztailea lurruntzen du.
-
Hoztailea, orduan, konprimitu egiten da, tenperatura eta presio altuan.
-
Hoztaileak bero sorra eta sentikorra jaurtitzen du kondentsadorera.
-
Balbula batetik pasatu ostean, hoztailea lurrundu egiten da; hala, zikloa osatuta dago
Motak
KOLak kentzeko erabilitako kondentsadore-motaren arabera sailkatzen dira, eta honelakoak izan daitezke:
Azalekoak:
Kontaktu zuzenekoak:
-
Hondakin-gasak eta hoztaileak zuzenean kontaktu egiten dute.
-
0º C-ko tenperatura lortzen da.
-
Eraginkortasuna azalekoetan baino txikiagoa da.
Diseinu-parametroak
Xehetasun teknikoak
|
Kontzentrazioa:
|
1.000g/Nm3-raino
|
|
Emaria:
|
20-1.200 Nm3/orduko
|
|
Irteera-gasaren kontzentrazioa:
|
Asetze-kontzentrazioa arte
|
Aplikazio-esparrua.

KALFRISA S.A enpresak emandako argazkia. - ENERGIA ETA INGURUMENA
|