
Diagraman adierazita dagoen moduan, bi aukera daude 117/2003 Errege Dekretua betetzen dela egiaztatzeko:
Disolbatzaileen Kudeaketarako Planarekin egiaztatu nahi izanez gero, 117/2003 Errege Dekretuaren IV. Eranskinean aipatzen den moduan, eragindako jarduerek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehenengo urteko martxoaren 31 baino lehen: TXOSTEN TEKNIKOA, instalazioaren deskribapena eginez, eta DISOLBATZAILEEN KUDEAKETAREN GAINEKO MEMORIA; azken horretarako Disolbatzaileen kudeaketarako Plana egin eta aurkeztu beharko da, behar bezala egiaztatuta eta horretarako behar diren agiri guztiak erantsita.
Ondoren, eta datozen urteetako martxoaren 31 baino lehen, jarduerek - baldin eta funtsezko aldaketarik izan ez badute behintzat - DISOLBATZAILEEN KUDEAKETAREN GAINEKO MEMORIA berria aurkeztu beharko dute, aurreko urte naturaleko datuetan oinarrituta.
Kutsagarriak Gutxitzeko Sistemen bidez egiaztatu nahi dutenek berriz, jakinarazpena eta ondorengo agiriak aurkeztuko dituzte 2008ko martxoaren 31 baino lehen, 117/2003 Errege Dekretuaren III. Eranskinean aipatzen den moduan: KUTSAGARRI GUTXIAGO BOTATZEKO SISTEMA, eta KUTSAGARRI GUTXIAGO BOTATZEKO SISTEMAREN JARRAIPEN-TXOSTENA.
Ondoren, hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen, jarduerek - baldin eta funtsezko aldaketarik jasaten ez badute behintzat - Kutsagarri Gutxiago Botatzeko Sistemaren Jarraipen-Txostena aurkeztea nahikoa dute. Horretarako KUTSAGARRI GUTXIAGO BOTATZEKO SISTEMAREN JARRAIPEN-TXOSTENA, hain zuzen ere, "Etorkizuneko egoera" atala eguneratu beharko da aurreko urte naturaleko datuetan oinarrituta.
Batean zein bestean, Disolbatzaileen Kudeaketarako Plan bat egin beharko da, eta horretarako, Ingurumen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta IHOBEk garatutako tresna erabiliko da, dagoeneko WEB orrian eskura daitekeena: Disolbatzaileen Kudeaketarako Plana lantzeko tresna; ondoren posta elektronikoz bidaliko da.
KUTSAGARRI GUTXIAGO BOTATZEKO SISTEMAREN JARRAIPEN-TXOSTENAK bi zati izango ditu:
OHARRAK:
Kutsagarri Gutxiago Botatzeko Sistema aukeratzen dutenentzako oharra.
Instalazio berean 117/2003 Errege Dekretuak eragindako jarduera bat baino gehiago gauzatzen badira, eta araudia Kutsagarri Gutxiago Botatzeko Sistemen bidez bete nahi izanez gero, jarduera bakoitzak Kutsagarri Gutxiago Botatzeko Sistemen Disolbatzaileen Kudeaketarako bere Plan izan beharko du. Era berean, instalazio batean jarduera bat baino gehiago gauzatzen badira, 117/2003 Errege Dekretua betetzeko batzuetan mugei buruzko II. Eranskina erabili ahal izango da, eta beste jarduera batzuetan, berriz, III. Eranskineko Kutsagarri Gutxiago Botatzeko Sistema.
Funtsezko aldaketei buruzko oharra: 
117/2003 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, funtsezko aldaketak izango dira: 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasotako instalazioentzat lege beraren 3. artikuluko e) idatz-zatian definitutakoak. Gainerako instalazioetan, agintaritza eskudunaren ustetan segurtasunean, giza-osasunean edo ingurumenean kalteak sor ditzaketen aldaketa guztiak. Edonola ere, instalazio bat Kaltegarriagoa dela ahalmena aldatu dela ulertuko da baldin eta botako diren konposatu organiko lurrunkorrak ehuneko 25 baino gehiago igotzen badira (instalazio txikietan) eta ehuneko 10 baino gehiago igotzen badira (gainerako instalazioetan).
Funtsezko aldaketa jasaten duten jardueratan, edota funtsezko aldaketa baten ondorioz lehenengo aldiz 117/2003 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan sartzen diren jardueratan, moldatu den instalazioa instalazio berritzat joko da, eta beraz, instalazio berri horren titularrak honako izapideak bete beharko ditu:
a) Aurreko puntuan aipatutako "1.-Jakinarazpena" egitea.
b) Diagramako "Lehen urtean aurkeztu beharreko agiriak" aurkeztea (aukeratu duten aukeraren arabera)

|